Instalazio fotovoltaikoak bizilagunen komunitateetan. Lehen kasu errealak

Erabiltzailearen aurpegia H-Enea Living Lab 2023ko aza. 6a, 14:40

Oñatiko San Lorenzo auzoko bi atarietako teilatuetan instalatutako plaka fotovoltaikoak dagoeneko martxan daude eta bertako etxeak autokontsumitzen ari dira.

FV Etxean ekimena, H-Enea Living Lab sustatu du eta D2030 Garapen Iraunkorreko Sarearen bidez finantzatu den ekimena da. Helburua, Debagoienako bizilagunen komunitateetan autokontsumorako fotovoltaikoak ezartzeko prozesua martxan jartzea izan da.
Helburuak lortzeko estrategia bat gauzatu da, 2021 eta 2022 artean eta bizilagunen komunitateetan ezarri ahal izateko autokontsumo tipologia ezberdinetako 3 kasu erreal lortu dira.

Kasu erreal horietako bat Oñatiko San Lorenzo auzoan gauzatu da. 2022ko azaroan Oñatiko San Lorenzo auzoko bi ataritan instalazio fotovoltaikoak egin zituen Ekitermik enpresak. Dagoeneko bertako bizilagunak, beraien teilatuetan sortzen den energia autokontsumitzen ari dira. Hori dela eta, San Lorenzo auzoko bizilagunekin bizi izandako prozesuaren balorazioa egin da.

Jarraitu irakurtzen hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak