BIRGAITZEN: Etxeko konforta elkarlanean hobetzen

Erabiltzailearen aurpegia H-Enea Living Lab 2019ko aza. 4a, 15:38

2018an hasitako proiektuak eboluzio bat izan du eta jadanik hirugarren zikloa martxan ipiniko dugu. Orain arte egindako 2 pilotuetan eraginkortasun energetikoa 27 etxebizitzetan hobetu dugu. Horrek, urtean 11,5 TCO2 murriztea suposatzen du eta neguan etxebizitzetako tenperatura 1ºC eta 4ºC beroagoa izan daitekela frogatu da. Orain martxan ipiniko den hirugarren zikloarekin beste 6 etxebizitzetara iristea espero da, hortaz guztira 33 etxebizitza izango lirateke. 100 etxebizitzetara iristea nahiko bagenu 67 etxebizitza lortu beharko genituzke eta horrek urtero-urtero Debagoienan 42,7 TCO2 gutxiago isuriko genituzkeela suposatuko luke. 

Etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko helburuarekin ekin genion Birgaitzen proiektuari, baina beti ere ikuspegi soziala albo batera utzi gabe. Hainbat dira etxean ditugun kontsumo energetikoak; sukaldean izan dezakegun kontsumoa, etxea argiztatzeko erabiltzen dugun elektrizitatea edo etxea berotzeko behar dugun energia. Ikerketa ezberdinek adierazten dute energia kontsumo handiena etxearen berokuntzak eragiten duela. Hori kontuan izanik, etxebizitzen konforta hobetzeko merkatuan soluzio eskuragarriak bilatzeari ekin genion, Ekitermik eta Centro Stirling-ekin elkarlanean. Kasu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen sailak lagundu zuen proiektua. Merkatuko soluzio ezberdinak aztertu ondoren, etxeko hormak isolamenduz betetzea, soluzio eskuragarria eta eraginkorra izan zitekeela ondorioztatu zen. 

Proiektuari beste bultzada bat emanez, ElkarHezitzen elkartearekin elkarlanean etxeko konforta hobetzeko eta isolamendu soluzioa ezagutzeko tailer hezitzaileak antolatu genituen. Gure esperimentazio izaerari jarraika, 2018ko neguan Debagoienako 16 etxebizitzetan isolamendu soluzioa gauzatzeari ekin genion bertako enpresa hornitzaile den ION Leihoak-ekin batera. Isolamendu soluzioaren eraginkortasuna neurtzeko asmoarekin etxeetako berotasuna monitorizatu genuen. Esperimentazio pilotu honetan parte hartu zuten etxebizitza guztietan berokuntza kontsumoa murriztu eta etxeko tenperaturak epelagoak izan zirela frogatu ahal izan genuen. Hori dela eta, bigarren pilotu bat ipini genuen martxan. 

Orain arte egindako 2 pilotuetan eraginkortasun energetikoa 27 etxebizitzetan hobetu dugu. Horrek, urtero-urtero 11,5 TCO2 gutxiago isuriko direla suposatzen du. Horretaz gain, neguan etxebizitzetako tenperatura 1ºC eta 4ºC beroagoa izan daitekela frogatu da. Soluzioaren emaitzak ikusirik eta Gipuzkoako etxebizitzen %12,3-ak, 35.000 etxek, diru-sarrerekin alderatuta energia gastu altuegia dutela jakinik, Birgaitzen proiektua errenta baxuko pertsonei zuzentzea da orain martxan ipiniko den hirugarren zikloaren helburua.

Centro Stirling kooperatibak gizarteari laguntzeko bideratzen duen finantzazioa baliaturik, benetan beharra duten 5 etxebizitzetan gauzatuko da hirugarren pilotua.  

Orain martxan ipiniko den hirugarren zikloan beste 5 etxebizitzetara iristea espero da, hortaz guztira 32 etxebizitza izango lirateke. 100 etxebizitzetara iristea nahiko bagenu, horrek urtero-urtero Debagoienan 42,7 TCO2 gutxiago isuriko genituzkeela suposatuko luke. 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak