Elgetako Euskaraldia batzordea berresteko batzar irekia, martitzenean

Heldu da bigarren Euskaraldiari forma ematen hasteko unea. Berriro elkartu eta guztion artean erabakiko dugu parte hartu nahi dugun edo ez. Etorri zu ere! Herriko eragile eta norbanako guztiendako batzarra da.

2018ko abenduaren 3an amaitu zen Euskaraldiaren lehen ekitaldia, eta badator bigarrena. Bultzatzaileak hasita daude bigarren Euskaraldiko nondik norakoak aurkezten eta jakinarazi dute laster zabalduko dutela herrien izenemate epea.

Elgetan berriro elkartu eta guztion artean erabakiko dugu 2019-2020ko Euskaraldian parte hartu nahi dugun. Hala, batzordea berresteko batzar irekia egingo dugu. Martitzenean, hilak 9, izango da 20:00etan Ozkarbi elkartean. Herriko norbanako eta eragile guztiak daude batzarrera deituak.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.