Neska-mutikoen heziketan esaten dugunak baina garrantzi handiagoa du egiten dugunak. Gurasoak eredu dira seme-alabendako eta hizkuntza ohituretan ere bai. Elgetako Maala guraso elkarteak bat egin du Euskaraldiarekin eta gaur arratsaldean talde argazki ederra atera dugu eskola atarian.
Ekimenak balio izan du gurasoei dei egiteko; izan ere, berebiziko garrantzia dute hizkuntza transmisioan.
Eskerrik asko gerturatu zareten guztiei! Eta badakizu, aukeratu rola eta hartu kontrola!
Gaurko ekitaldiko argazki gehiago hemen.