Elgetako eskola komunitateak bat egin du Euskaraldiarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko azaroaren 9a

Maala guraso elkarteak deituta talde argazkia atera dute ikasleek, irakasleek eta gurasoek gaurko gaztaina-erre janari amaiera emateko. Euskaraldian izena ematera animatu dituzte elgetarrak.

Elgetako hezkuntza komunitateak ere bat egin du azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egitekoa den Euskaraldiarekin. Hala, talde argazkia ateratzera gonbidatu dituzte gaur ikasleak, irakasleak eta gurasoak. 

Euskaraldia batzordetik gogorarazten dute gurasoak ere ahobizi edo belarriprest izatera deituta daudela. Internet bidez, udaletxean edo liburutegian egin daiteke izen-ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak