Klima larrialdiaren aurrean herritar bezala arduratsu izatea dagokigu. Eduki dugun uda edo dugun negua gero eta nabarmenago egiten dute klima aldaketa gainera datorkigula. Tamalez askotan ez dakigu zelan egin.
Udalak inbertsioak martxan jartzea aurreikusten du, baina udal eraikuntzetarako nagusiki eta herritarrak albo batera utzita.
Danimarkako Samsoe irlak udala eta herria batuta hausnarketa bat egin zuen orain dela 20 urte, eta gaur da eguna beraien elektrizitatearen 100% beraiek ekoizten dutela eta berokuntzaren 70%. Horregatik konponbide hobeak herri lanketa baten bidez aurkitu behar direla sinetsita gaude.
Herri lanketari hasiera emateko, jardunaldi bat proposatzen dugu, non beste toki batzuetan gauzatutako ideia eztabaidatuko dira eta datozen urteetan jarraitu beharreko irizpide nagusien dekalogo bat garatzen hasiko gara.
Energia jendearen eskuetan eta energia berriztagarria guztiontzat!
Urtarrilak 28, gonbidatua zaude, Eskoriatzako Kultur Etxean.