UDALAK UR PUBLIKO KUDEAKETAN POLITIKA SOZIALAK APLIKATZEKO ETA KONTSUMOA MURRIZTEKO ESKUMENA GALDU

Uraren kudeaketa integrala ur kontsortzioaren esku uzteko prozesuaren aurrean Eskoriatzako Ehbilduren ekarpenak udalbatzan:

 

1. Ur kudeaketa integralaren inguruan alde gauden arren, udalak uraren kontsumoa murrizteko eta politika sozialak aplikatzeko eskumena galtzen ditu.

2. Horretaz gain herritarrei garbi azaldu behar zaie ez dela sinatu, hasieran esan zen moduan, herritarrei faktura %10 jaitsiko denik edo Mauralanda, Zarimutz edo Marinera ura eramatea Gipuzkoako Ur kontsortzioak ordainduko duenik.

3. Horretaz gain, prozesu honetan Mazmela ere kontutan hartu behar dela aldarrikatu dugu.

4. Azkenik, Udal Gobernuak aipatzen duen herritarren parte hartze edo batzordeetako parte hartze sistemarekin kexu gara. Ez dute parte-hartze egokia bermatzen, horregatik ekarpenak osoko bilkurara eraman behar izaten ditugu.

Uraren kudeaketa integrala ur kontsortzioaren esku uzteko prozesua

Txosten honen helburua Eskoriatzako EHBilduren jarrera azaltzea eta zuekin partekatzea da.

 

1 Aurrekariak

 

- 2020/02/13 hirigintza batzordean uraren kudeaketa integrala Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren (GUK) esku uzteko ideia plan estrategikoan sartu zen.

 

-2020/03/09 hirigintza batzordean uraren kudeaketa integrala Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren esku uzteko Hitzarmena (1) eta Ordenantzaren (2) gure abstentzioarekin onartu zen; guk dokumentuan aztertzeko denbora behar genuela argudiatu genuen.

Udal gobernuak aurkeztutako dokumentua irakurri eta teknikariarekin zalantzak argitu dira.

 

- Hurrengo osoko bilkuran azken onarpena ematea aurre ikusten da.

 

 

 

2 Ekarpenak

 

Inbertsioak:

- Marulanda, Zarimutz eta Marin sartuko direla esaten da baina Mazmela ez. Kontu izan aurrekoak sarean sartzeko kostua ez dala konbenioan sartzen (3) .

 

 

Agenda21 programarekin ez da loturarik ikusten:

-Bezeroek edukiko duten kostu politika eta udalak duen kostu politikaren arteko loturarik ez da ikusten.

-Fugen azterketa eta jarraipenik ez da azaltzen.

 

Ikuspegi Soziala:

-Pobrezia egoeran daudenei ez zaie erreferentzia zuzenik egiten.

-Etxebiden kontratuak errazteko titular aldaketa ez kobratu.

 

Inbertsio politika:

- Inbertsio politika, urteko “aurrekotu naturalaretik pasatzen bada” osoko bilkuratik pasatu behar da. Akordioa urtero berritu behar da. Atzera botaz gero, eta aurretik inbertsioa urtero dagokion muga pasatuz gero, itzuli egin behar da.

 

Gardentasuna:

- Datuak publiko egitea interesgarria da modu garden batean nahi duenak ikerketa egin dezan.

 

Sistemaren modernizaziorako irizpiderik ez da argi ikusten:

- Kontadoreen digitalizazioa.

- Bezeroen harretan bidea, APP-ak erabilita

 

Ikuspegi teknikoa (Ordenantza):

-Gaur dauden datuak zuzenean GUK zuzenean pasako zaizkio.

-Arduren muga non dagoen argitu behar da, batez ere portal eta etxe bizitzaren artean. Los registros de este contador, con carácter general, servirán de base para detección de una posible anomalía en la instalación interior, que será comunicada, en su caso, de inmediato a las personas abonadas de la misma, quienes estarán obligadas a subsanar los defectos existentes en el plazo de 30 días.

 

 

 

(1) Hitzarmena udala eta kontsortzioaren artean sinatzen dan dokumentua da. Dokumentu honek “Eskoriatzako Udalaren eta Gipuzkoako Ur Partzuergoaren arteko lankidetza-hitzarmena, uraren ziklo integrala kudeatzeko gomendioa formalizatzen du.”

(2) Ordenantza kontsortzio eta herritarren artean zuzenean nahiz eta udaletxeak kudeatu “Ordenantza honen helburua Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren eta Ur Zerbitzuko abonatuen arteko harremanak arautzea da, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa zerbitzuaren titularra den udalerrietan, eta alde bakoitzaren oinarrizko eskubideak eta betebeharrak zehazten dira.”

(3) Gipuzkoako Urak se compromete a estudiar y en su caso implantar nuevas redes de servicio en diferentes áreas donde estas no existas. En concreto desarrollará un proyecto para la implantación del servicio en los barrios rurales y anteiglesias de Marulanda, Zarimutz y Marin, de acuerdo al proyecto básico adjunto “AMPLIACIÓN DE ABASTECIMIENTO A MARULANDA, ZARIMUTZ Y MARIN”. El coste de la misma correrá a cuenta de Gipuzkoako Urak y no se contabilizará dentro de la partida de inversiones del Anexo I.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak