ESKORIATZAN OSASUNA ETA HERRITARREN ALDE AUZOLANA HAUSPOTU DEZAGUN

Udaletxeko funtzionamenduak aurrera jarraitzen du eta larrialdi honetan inoiz baino beharrezkoagoa da erantzukizunez eta determinazioz lanean jarraitzea. Ugariak dira egiten ari diren proposamen eta lanak eta, auzolan erraldoi honetan guztion inplikazioak, dugun altxorrik handiena erakusten du;herri senak izan behar duena: lan komunitarioa eta bizitza duinaren aldeko nahia. Orain arte hartutako erabakiei buruz:

 

1. Pozten gara egindako hainbat proposamen onartuak izatea eta gure ekarpena-ta lankidetzea praktikan onartu izana.

2.Lehentasuna une honetan osasuna izaten jarraituko duenean, beti bezala, prest gaude herrirako proposamenak eta lan egiten jarraitzeko.

3. Pandemia eta larritasun egoera honi bakarrik egingo zaio aurre guztiok batera lan egiten badugu, auzolanean eta lan komunitarioan dago gure indarra, horrela bai aurrera egingo.

4. Gure dolua eta maitasuna helarazi nahi diegu egun hauetan senideren bat galdu duen edonorri (Koronabirusagatik edo ez); une honetan familiek ezin dute haien maitekoak behar bezala agurtu eta gure aitorpen sentikorrena merezi dute. Gure begirunea eta animua lanean guretzat dauden guztiei, Konfinatuak dauden guztiei eta, bereziki, gaixotasuna pasatzen ari diren familiei. Besarkada-birtual bat bada ere, besarkada goxo bat.

EGIN DITUGUN AZKEN PROPOSAMENAK

1. EH Bilduren ekimenez alarma irauten duen artean talde politikoek udaletik jasotzen duten diruari uko egiteko proposamenak adostasun osoa jaso du.Beti, baina bereziki krisi garaietan, eredu izan behar garela uste dugu. Ondorioz, diru horri uko egin eta  zailtasunak pairatzen ari diren herritar eta familietan inbertitzeko erabiltzea erabaki dugu. Eta, benetan pozten gaitu Ehbildutik proposatutako neurri zehatzetako bat aho batez onartu izana. Garrantzitsua dela uste dugu, hain egoera larrian, Udalbatza bat eginik azaltzea, hor datzalako gure indarra: elkarlanean.

Horretaz gain, Tasa eta zerga batzuen ordainketa dataren atzerapenarekin bat datorren arren ekintza gehiago proposatu ditugu:

  • - Saltoki, taberna, kafetegi, jatetxe eta gainerako jarduera profesionalei uraren kontzeptu finkoaren tasa eta zaborraren tasa ez kobratzea, alarma egoerak dirauen bitartean (enpresak barne).

  • - Azoka postuen tasarik ez kobratzea alarma egoerak irauten duen bitartean.

  • - Manuel Muñoz kiroldegiko abonu eta ikastaroetako tasarik ez kobratzea Martxoaren 15etik eta itxita dagoen bitartean (urteko abonatuei parte proportzionala itzuliko zaie eta abonatuak ez direnei ez zaie kobratuko). 

  • - Etxeko Arreta Zerbitzua ordaintzeko epea uztailaren 30a arte zabaltzea.

  • - Antena Telebistaren tasa ez kobratzea 2020 urtean.


2. ORDAINKETA SISTEMA SEGURU BATEN ALDE.

Pairatzen ari garen krisi eta alerta egoeraren ondorioz, Eskoriatzan, Gurutze Gorriarekin koordinatutako bolondres talde bat eratu da. Bolondres talde horrek adierazitako segurtasun neurriak fin jarraitzen dituzte. Hala ere, ez zaigu egoki iruditzen erosketak egiten diren momentuan, bai bolondresek eta bai erabiltzaileek esku-dirutan ordaindu beharra ekintza hori. 

Hori dela eta, eta adibide gisa, Bergarako udalak martxan jarri duen ordainketa sistema dakarkigu:


Bergarako Udalak martxan jarri duen sistemaren nondik norakoak:

  • - Gizarte Zerbitzuetako Koordinatzaile bat dago zeinak kudeatzen duen bolondres-erabiltzaile lana.

  • - Bolondresak kreditu txartelarekin ordaintzen ditu erabiltzaileak eskatutako erosketak.

  • - Bolondresak erosketaren tiketa Koordinatzaileari bideratzen dio. Koordinatzaileak badaki bolondres horri zein erabiltzaile egokitu zaion (beti berdina izango da eta horren kontrola eramango du), hortaz, badaki zeini pasatu behar dion erosketen gastua.

  • - Astean behin, koordinatzaileak ordainketak bueltatzen dizkie bolondresei azken hauek eman duten kontu korrontean sartuz diru hori.

  • - Erabiltzaileak bi era ditu aukeran erosketa gastu horiek kitatzeko:

    • . Uraren ordainagiria, adibidez,  helbideratuta duen kontu korrontearen bitartez.

    • . Gastuak ordaintzeko kontu bat sortzen da eta egoera normaltzean ordaintzen ditu.


Ehbildutik, lehenbaitlehen sistema hau Eskoriatzan martxan jartzea eskatzen dugu, bai bolondres, bai erabiltzaileen arriskua murriztu aldera.


ESKORIATZAKO EHBILDU UDAL TALDEA.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak