Eskoriatzako Eh Bildu udal taldeak M8 eguna dela eta mozioa aurkeztu zuen. Dokumentu horretan, herrian elkarlanean neurri zehatzak hartzeko eskaera egiten zen.
-
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorraren bidean aurreratzeko neurri sorta bat garatzea udalerrian, beharrezkoak izango diren baliabide guztiak bermatuz:
-
Udal aurrekontuen azterketa egitea, genero ikuspegitik, Udalak hartu dituen konpromisoen bideragarritasuna bermatuz.
-
Udal kontratazio publikoan klausula sozial eta genero klausulak txertatzeko plan progresibo bat diseinatzea eta abiatzea.
-
Udalerriko emakumeek egindako ekarpena balorean jartzeko memoria historikoa lantzea.
-
Genero ikuspegi batetik udalerriko zaintzen errealitatearen azterketa egitea eta errealitate hori hobetzeko neurriak martxan jartzea, besteak beste, ondokoak jasoz:
-
Etxez Etxeko Laguntza zerbitzua ematen den balditzak eta lan baldintzak duintzeko zuzenduriko neurriak proposatzea eta abiatzea.
-
Familian egiten diren zaintzen analisia (ume eta mendekotasuna duten pertsonena), gabeziak, bete gabeko beharrak eta hobetu beharrekoak identifikatuz eta aurre egiteko neurriak abiatuz, kasu:
-
Zaintzen beharrei erantzuteko udal espazioak egokitzea.
-
Zaintzarako pertsonen kontratazioaren gainean laguntza ematea.
-
Zaintza behar edo eskaintzen dituzten pertsonen arteko harremanak erraztea.
-
Nagusiki emakumeek egindako zaintza lanei balorea emateko sentsibilizazio jarduerak bultzatzea, baita gizonek erantzunkidetasunaren gainean kontzientzia hartzeko jarduerak ere.
-
Zaintza rolen gaineko emakumeentzako ahalduntze jarduerak abiatzea.
-
Gazteei zuzendutako rol berdinzaleen gaineko hezkuntza jarduerak bultzatzea, ahalduntze ikuspegi batetik.
-
-
-
Identifikatu diren Udalerriko emakume zein kolektibo feministek parte hartzeko bideak irekiko dira, identifikatu diren jarduera guztien diseinutik ebaluazioraino parte hartu ahal izateko, euren iritzia kontuan hartuz.
Bozketa: 4 boto BAI (EhBildu), 6 boto EZ (PNV eta Elizateak).
Josu Ezkurdia, bozeramailearen, aitzakia EZETZA emateko, bi:
-
Badirudi Ehbildutik udal gobernuari etxekolanak ipintzen dizkiogu eta udal bati ez zaizkio etxeko lanak bidali behar.
-
Aipatutako ekintza horrek ondo jorratu behar dira. Ez dira ekarri behar Plenora, Batzordera eraman behar dira. Hor teknikoak daude eta.
Hau da, ez dute konpromezu zehatzik hartu nahi, ez dute elkarlanean deus ez egin nahi.
PNVREN KONTRA-MOZIOA, UDELEENA MUTILATUA
Ondoren, EAJ/PNVkoek Ehbilduren kontra egiteko azken unean idatzitako mozioa aurkeztu zuten. Horretarako, alkateak esan zion Maite Uribe, zinegotziari, irakurtzeko.
Bozketa: 4 boto EZ (Ehbildu) eta 6BAI (PNV eta Elizateak). Ehbilduk EZ bozkatzeko argudioa: ez dugu onartzen minimoetara ez delako iristen.Ez dugu ikusten jarrera horrekin herri mailan konpromisorik hartzeko borondaterik.EUDEL-etik onartutako testua hartu dute, mutilatueta hitz batzuk aldatu berea egiteko. Eudeletik Zer kendu dute? “Toki-eremuan berdintasunaren konpromisoan aurrera egiteko neurri posibleak”, hau da konpromezu zehatz guzti hauek:
- “. Udalerriko emakumeen baldintzak eta egoerak sistematikoki aztertzea baliabide, ondasun eta zerbitzu guztiak eskuratzeari dagokionez, bai eta tokiko bizitzan parte hartzeari dagokionez ere, desberdintasunak identifikatu eta zuzentzeko.
- .Tokiko Bizitzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Europako Gutunari atxikitzea, eta Gutunean zehaztutako konpromisoak aplikatzea bere lurraldean.
- . Tokiko berdintasun-politikak bultzatzeko langile eta baliabide nahikoak dituen egitura egonkorra edukitzeko urratsak egitea, toki-mailan edo beste udalerri batzuekin elkartuta.
- .Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Tokiko Ekintza Plana garatzea, haren eragina ebaluatzea eta emaitzen berri ematea.
- .Tokiko arauak arian-arian artikulatzea berdintasun-politikak garatzeko, eta udal-jarduera osoan genero-ikuspegia txertatzen dela bermatzea.
- .Indarkeria matxistaren arretarako eta prebentziorako Tokiko Koordinazio Protokoloa garatzea edota eguneratzea.
- .Tokiko jardueretan indarkeria matxistaren biktimei erreparazioa emateko printzipioaren aplikazioan aurrera egitea.
- .Udaleko arau, programa eta zerbitzuen genero-eraginaren ebaluazioa arian-arian garatzea.
- .Udalerriko emakumeak ahalduntzeko programak eta ekimenak garatzeko espazioak eta baliabideak eskaintzea.
- .Toki-mailan, emakumeen erakundeekin eta erakunde feministekin etengabe komunikatzeko espazioak antolatzea, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako tokiko politikak diseinatzeko eta ebaluatzeko.
- .Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskal Udalen Sarearekin – Berdinsarea – bat egiteko urratsak ematea. Sare horren helburua da indarrak batzea eta tokiko gobernuek elkarrekin jardutea berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako politikak, programak eta zerbitzuak bultzatzeko, indartzeko, koordinatzeko eta ebaluatzeko.
- .Azkenean, Udal honek dei egiten die herritarrei Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara Mugimendu Feministak martxoaren 8rako antolatu dituen mobilizazioetan era aktiboan parte har dezaten.
Ezin dugu onartu oinarrizkoena ere adierazten ez duen testu bat. Hor jartzen duena, jadanik, udala egiten ibili beharko zen zerbait da eta, guk, hori baino gehiago eskatzen dugu. Horretatik hatarago beiratzen dugu. Herri honek, gizarte honek, gehiago behar du, gehiago eskatzen du.
Kontu izan, ekintza zehatzak zituen Ehbilduren M8ko mozioari gizonezko batek eman ziola ezezkoa eta ekintzarik ez zuen EAJaren proposamena emakume batek irakurri zuela. Nork agintzen du? Heteropatriarkatuaren adibide garbia !!!
Eskoriatzako Ehbildu udal taldea.