Eskoriatzako aurrekontuak: herritarren zerbitzura jartzea

Erabiltzailearen aurpegia Eskoriatzako EH Bildu 2019ko abe. 16a, 00:29

Eskoriatzako Ehbilduk aurrekonturako honako partidak proposatu ditu: Gazteek bizi duten egoerari aurre egiteko neurriak, Genero-berdintasuna bultzatzeko neurriak, Gazte Lekua handitu eta berritu, Santa Anako parkingna handitzea, Ibilgailuen zarata murrizteko eta krisi klimatikoaren aurrean Elektrizitate jasangarria kontratatzea.

 

Aurreko urteetan EHBildurekin hartutako konpromisoak aurten Udalaren aurrekontuen agendan daudela irakurtzeak poztu gaitu. Horrekin, Dorleta eta MU arteko oinezkoen pasabideari, prekarietatearen egoeraren azterketari edo eta merkataritza mahaiari egiten diogu erreferentzia.

 

Hala ere, aurreko urteetan aurreikusita zeuden eta orain arte egin ez diren jarduketak dira, merkataritza-mahaia izan ezik, eta horrek zalantzak sortzen dizkigu: proposamenak benetan aurrera eramango diren edo datorren urtean zehar hautsa pilatzen geratuko diren.

 

Honen aurrean udal gobernuari aurrekonturako akordioaren proposamen integrala helarazi genion, eta berriro topatu dugu: EAJk duen elkarrizketarako borondate eza. Ildorik gabe, besteen proposamenak bereganatzea eta haiekin propaganda egitea baino ez dute egiten, beraz ea berdin egiten dute gure proposamen hauekin:

 

 

1. ZUZENKETA PARTZIALA: Gazteek bizi duten egoerari aurre egiteko neurriak

 

Gazteek bizi duten egoerari aurre egiteko neurriak hartzen hasi beharko dugu, batez ere, aukera gehiago eskaintzeko, gazteen emantzipazioari laguntzeko eta duintasunez etorkizun hobean bizitzeko; horretarako hainbat erabaki hartu eta ekintza egin beharko dira: prekarietate laborala, etxebizitzen merkatura iristeko zailtasunak, emantzipazioa … Horretarako gastuen probisio bat irekitzea proposatzen dugu, neurriak eta programa bat hurrengo lau urtetan garatzen hasteko eta Eusko Jaurlaritzak duen Gazte Planaren osagarri izateko.

 

Gauzak horrela, aurrezki proposamen bezala zinegotzientzako ezarri berri diren norbanakoen dietak kentzea proposatzen dugu. Gastu hori ez dago justifikatua, Eskoriatzako moduko herri baten. Udal taldeak eta bere zinegotziak bere jarduerarako behar ditugun baliabide ekonomiko nahikoak jada udal talde moduan jasotzen ditugulako.

 

Udalbatza eta komisioak ez dira hainbeste izaten eta beraz ez dira remuneratuak izan behar, udalbaltza honetan 11 zinegotzi gaude, baliabide humano nahiko daude ardura guztiei erantzuteko, beraz arduren kontzentraiotik banaketa batera heldu beharko genuke.

 

Dieta sistemak alde ezkor bat dauka ere, dietak helburu bihurtzea eta ez jarduera eraginkorra, hau da, bilkurak egitea egiteagatik, eta dauden bilkurak ez eraginkorrak bihurtzea.

 

 

2. ZUZENKETA PARTZIALA: Genero-berdintasuna bultzatzeko neurriak

 

 

Genero-berdintasunari eta emakumeen borrokari lotuta dago, gizonekiko baldintza-berdintasuna lortzeko. Horretarako, "Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren" harira, Eskoriatzako Udalak hartu eta gauzatu beharreko hainbat jarduera eta konpromiso proposatu ditugu. Hasteko, Eskoriatzan bizi den egoeraren azterketa egingo dugu, gure abiapuntua ezagutzeko eta gure inguruko errealitatearekin bat datozen politikak eta prozedurak proposatzeko, gizarte-eragileen artean adostasunez bide horretan urratsak egiteko.

Honetarako aurrezki proposamena bezala zinegotzientzako ezarri berri diren norbanakoen dietak kentzea proposatzen dugu. Gastu hori ez dago justifikatua Eskoriatza moduko herri batean. Udal taldeak eta beren zinegotziak jarduerarako behar ditugun baliabide ekonomiko nahikoak, jada, udal talde moduan jasotzen ditugulako.

 

Udalbatza eta komisioak ez dira hainbeste izaten eta beraz ez dira remuneratuak izan behar, udalbaltza honetan 11 zinegotzi gaude, baliabide humano nahiko daude ardura guztiei erantzuteko, beraz arduren kontzentraiotik banaketa batera heldu beharko genuke.

 

Dieta sistemak alde negatibo bat izan dezake; hau da, dieta horiek jasotzea helburu bihurtzea eta, hortaz, bilkurek eraginkortasuna galdu, azken finean, bilkurak egitea egiteagatik dakar.

 

 

3. ZUZENKETA PARTZIALA: Gazte Lekua handitu eta berritu

 

Ez ditugu ezagutzen Frontoirako udal gobernuak egin dituen planak. Gure ustez, horretarako prozesu parte hartzaile bat martxan jarri behar da, bai eragileekin bai herritarrekin, ekarpenak eta ideiak jasotzeaz gain, kontsulta-sistema baten bidez azken erabakiak hartzeko.

 

Kontutan hartu behar da: gazte, nerabe eta gurasoen artean dagoen eskakizun bat. Gazteleku txokoarentzat beharrezko gune gehigarriak eta hobekuntzak aurreikustea; espazioak txiki geratu baitira dituzten erabiltzaile kopuruarentzat.

 

Frontoirako egindako proposamen barnean, Gazte Txokoaren beharra kontutan edukitzeko, partida horretan probisio bat sortzea eskatzen dugu.

 

 

4. ZUZENKETA PARTZIALA: Santa Anako parkingna handitzea










Santa Anako parkingnaren bilakaera gatazkatsua izan da, azken denboraldian, arazoak ugaltzen joan dira eta behin behinekoa izan behar litzatekeen arazoa behin betikoa izateko bidean dago. Hori gertatu ez dadin, Udaletxeak arazoa konpontzeko bidea hartu behar du, elkarrizketaren bidez guztion onura bilatuz, jarrera eraikitzaile eta akordio bilatzaile izanik.

 

Hau da, lortzera bideratu, gaur egun itxita dagoen parking zatia berriz irekitzea alokairu baten bidez. Pisuzko arrazoiak honen alde daude:

 

Erdialdean parking plaza nahikorik ez dagoela egunero ikusten dugu. Santa Anako parkina erdialdean paper garrantzitsua jokatu behar du sinergiak sortzeko: herriko bizitza sustatzeko erdialdean egiten diren jarduerak eta dauden zerbitzuak kontutan hartuz (antzokia, liburutegia, eskolak, erresidentzia, plaza, frontoia, gaztelekua, ludoteka), merkataritza sustatzeko (elizetateetik eta Leintz Gatzagatik etortzen den jenderako leku erreza da aparkatzeko bere erosketak egiteko) eta merkatu egunak indartzeko.

 

Parkingak dituen segurtasun arazoak konpontzeko ere. Gaur egun bi daude, bata aurtengo neguan ikusi den bezala metalezko harresiaren egoeraren arriskua, nahiz eta, harresia konpondu, berriro eta edozein unean istripuren bat gerta daitekeelako (zonalde irekia da eta haize boladen eta eguraldi gorabeherei zabalik dagoelako). Bigarrena, segurtasun arazo bat dago, parkingeko sarrera irteera puntu beltz bat da kotxeentzako, ikuspen gutxikoa eta gurutze-bide batetik gertu.

 

Bi arrazoi nagusi hauengatik, itxita dagoen parking zatia berriz zabaltzea lortu beharko genuke, alokairua errekuperatuz. Honetarako, elkarrizketa bideratuko duen batzorde berezi bat eratu behar dugu: udaletxeko udal taldeko ordezkari bana batekin eta elkarrizketa jabeei berriz irekitzea eskatuz. Alokairu honetarako fondoen probisio bat egin beharko genuke.

 

Honetarako gastuaren zati bat liberatuak ordaintzeko partidatik kentzea proposatzen dugu, azaldu gabeko igoera bat izan duela iritzita. Beste zatia zorpetzea handitzeko partida bat irekitzetik ateratzea proposatzen dugu.

 

 

5. ZUZENKETA PARTZIALA: Ibilgailuen zarata murrizteko

Ibilgailuen trafikoak sortzen dituen zaratak gutxitzeko akzioak erabaki eta martxan jarri behar dira. Eskoriatzan sortzen eta jasaten den zarataren inguruan egin berri den ikerketa batean, iparraldeko sarreran autobide, saihesbide eta herriaren erdigunera doazen bideetan ibilgailuen trafikoaren zarata pilatzen dela erakusten da. Arazo bera dago, halaber, Leintz Gatzagara bideko errepidetik gertu dauden baserrietan.

Gai honetan lehentasunezko plan bat diseinatu behar da. Eta,noski, ekintza-plan bat zehaztu Foru Aldunditik edota Eusko Jaurlaritzatik diru laguntzak jasotzeko. Bitartean, Elizateetako partidatik mugituko genuke bide bazterreko baserrien zarata kentzeko, partida orokor bat sortuz.

 

 

 

6. ZUZENKETA PARTZIALA: Elektrizitate jasangarria kontratatzea

 

Orain duela bi urte "erosketa berdearen" inguruan egindako proposamenetan energia iturri jasangarrietatik erosteko ahalegin handiagoa egiteko, argiteria publiko barnean partida espezifiko bat irekitzea horretarako, alegia, elektrizitate jasangarria kontratatzeko. Horrela, krisi Klimatikoaren aurka egindako jarduerak indartuko genituzke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak