Hautagaiak ezagutuz, Eskoriatzan taldearen indarra!

Horretarako, lan-talde bikaina eratu dugu. Guztion artean, etorkizunera begira, baina pertsonak oso kontuan izanda (zuen laguntza ezinbestekoa izango dugu), herri hobe, lagunkoia, euskalduna eta autonomoagoa lortzeko lan egingo dugu.

ELUSKA IRAZU HERNANDEZ

Kaixo, Eluska naiz, 43 urteko izatez Eibartarra, sentimenduz Euskal Herritarra. Nire bizitzako errepaso bat eiteko eskatu eta hortan nabilela, esango nuke, bi arlo izan ditudala konstante: euskara eta historia. Euskara txikitatik bizi izan dut, etxean, ikastolan, baina euskararekiko nire kezka gazte nintzela esnatu zen. Eibarren, hizkuntzaren erabilera galtzen ari zela ikusirik sortu berri zen “...eta kitto” euskara elkartean izena ematea erabaki genuen lagun-koadrilla eta, nik uste dut, orduan maitemindu nintzela erabat gure hizkuntzaz. Eta, ikusi nuen zein garrantzitsuak diren munduko hizkuntza guztiak. Norberarena ez den hizkuntza bat ikasten dugunean, hiztunen kultura, ohiturak, ondareari hurbiltzen ari gara eta, era berean, hizkuntza horren bizi-iraupenean laguntzen ari gara.

Ezagutzeko, ulertzeko kezka horretatik dator, agian, historiarekiko grina. Hortaz, Historia ikastea erabaki nuen Donostian dagoen Deustu unibertsitatean. Lau urte ahaztezinak, bai irakasle aldetik, bai langile, eta nola ez, ikaskide aldetik ... Bertan izandako esperientziak zabaldu zizkidan irakaskuntza munduko ateak. 20 urte pasa dira, jada, irakasle hasi nintzanetik .... hainbat etapa (lehen hezkuntza, dbh, batxilergoa) eta hainbat errealitate (kristau eskolak, ikastolak, enpresen mundua eta, gaurdaino, hezkuntza publikoa).

Momentu honetan, etapa berri baten atea zabaltzeko aukera izan dut: Eskoriatzako herriaren eta herritarren alde lan egiteko aukera.

Horretarako, lan-talde bikaina eratu dugu. Guztion artean, etorkizunera begira, baina pertsonak oso kontuan izanda (zuen laguntza ezinbestekoa izango dugu), herri hobe, lagunkoia, euskalduna eta autonomoagoa lortzeko lan egingo dugu.

 

                                                                          NESTOR ARANA AREXOLALEIBA

46 urte Eskoriatzarra. Frantziako Tolosan Sistema Automatikoetan Doktoretza eta Danimarkan UNESCO-ren Ingeniaritza, Hezkuntza eta Jasangarritasunaren zentroan hezkuntza metodologia berritzaileetan masterra egindakoa. Gaur egun Mondragon Unibertsitatean robotika eta adimen artifizialeko irakasle-ikertzailea naiz.

Modu batera edo bestera beti gustatu zait komunitateari ekarpenak egitea. Azken urtea hauetan hainbat esperientzia izan ditut, batez ere hezkuntza munduarekin lotuak. Batetik Luis Ezeizan guraso elkartean ibili izan naiz eta bestetik ikastetxetik kanpo hezkuntza ez formalak duen garrantzian ohartuta Eskoriatzako Hezkuntza Foroan ere aritu izan naiz. Horretaz gain, azken legealdian udalean zinegotzi bezala ekonomia jasangarrian aritzeko aukera ere izan dut.

Orain, emakume baten lidergoarekin eta lan talde indartsu batek proposatzen duen proiektuan sartzeko irrika bizia sortu zait. Pertsona nagusi, gazteekin eta egoera konplexuetan lana egiten esperientzia duten pertsona, profesional eta kudeatzaile apartez osatutako talde honek herria etorkizunera begira jartzeko aldeko haizea dakarrela sinesten dut.

 

DORLETA SOLOGAISTOA AGIRIANO

Dorleta Sologaistoa Agiriano naiz, 37 urteko Eskoriatzarra. Betidanik gustatu izan zait jendearekin eta jendearentzako lan egin. Hasiera baten gazteekin udalekuetan begirale,kirolean entrenatzaile, gaztelekuan hezitzaile...beraien beharrak eta jakinminak asetu nahian ibili nintzen.

Ondoren Giza elikadura eta dietetikako diplomatura egin nuen eta osasunak eta ingurumenak sortzen zidan egonezinak,erizaintzako diplomatura egitera bultzatu zidan. Bapatean, Eskoriatzako herriak opari bat egin zidan eta Jose Arana egoitzako zuzendari izan naiz 8 urtetan zehar. Bertan Gizarte zerbitzuetako zentroen zuzendaritza titulua atera ahal izan dut,baina jaso dudan goxoena gure sustraiak ondoen ezagutzen duten nagusiekin lan egitea izan da.

Beraiek erakutsi didate herria eta bizitza beste begi batzuekin begiratzen eta errespetatzen. Beraz,gazteek transmititu zidaten jakin minaz eta nagusien esperientziaz herria maitatzen ikasi dut.

Beti sentitu izan naiz Eskoriatzar, bai saskibaloi jokalari bezala,bai erizain bezala,bai alaba bezala, baita lagun bezala ere. Baina garrantzitsuena momentu honetan ama bezala da,eta ondorengoei herri osasuntsu,elkarlanean dabilena,bizirik dagoena eta aurrera begiratzen duena eskaini nahiko nieke.

 

ANDER ERRARTE DEL POZO

“Eskoitzarrogatik lan egiten hasteko irrikaz" Ander Errarte Del Pozo naiz, 26 urteko Eskoitzarra. Gai sozialetan beti interesa izan duen gazte eta ondorioz bere garaian Gizarte Hezkuntzako gradua egitea erabaki nuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Munduko txoko, kultura eta pertsona ezberdinak ezagutzeko gogoz, Argentinara joan nintzen unibertsitateko urte bat Saltako Unibertsitatean burutzeko asmoz. Esperientzia berri horri, unibertsitatean ikasitako guztia batuz gizartean dauden beharrei erantzuteko lan egiten duten hainbat erakunde ezagutzen hasi nitzen eta gero eta ziurrago ikusten nuen horrelakoetan lanean nire burua. Unibertsitatea bukatu eta nire bizitzan eragina izango zuten esperientzia pertsonalak bizi eta ikasten jarraitzeko asmoz Londresera joan nintzen urte batez inglesa ikastera. Bertatik, Valentziako unibertsitatera egin nuen salto Giza Eskubideak, Garapean Jasangarria eta bakea izena duen Master bat burutzeko.

Ikasketa guztiak amaitzean Euskal herrira buelta egin nuen eta Harrera etxe ezberdinetan lanean hasi nintzen, joan den urtean gaur egun lan egiten dudan Kale Hezitzaile lana lortu arte, Arrasateko Gizarte Zerbitzuetan.

Leku ezberdinetan bizitzeak, nire pasioa diren bidaiei lotuta... kultura eta jatorri ezberdinetako jende eta gizarte ezberdinak ezagutzeko eta beraietaz ikasteko aukera eman dit. Bizitzako momentu ezberdinetan bizipen ezberdinak bizitzeko aukera izan dut eta " Gaur egun herrigintzan lanean ikusten dut nire burua. Prest nago, gogotsu eta ekimentsu!

 

IÑAKI LIZUNDIA ALVAREZ

Iñaki Lizundia Alvarez naiz, 47 urteko eskoriatzarra. Gaztetikan herri mugimendua eta herrigintzan lanean ibili naiz, ikasle abertzaleen sorreran, insumisioaren aldeko mugimenduan, irrati libre, herriko koadriletan, 19 urteekin lan instituzionala hasi nintzen Ortuellan, 10.000 mila biztanleko Bizkaiko meatzaldeko herria, 5 urte zinegotzia izan nintzen.

Garai zailak izan ziren, industria handien desagerketa larri kolpatu zigun, langabezia, heroina eta HIESaren desastrea, guztiari gazte mugimendutik eta kultura dinamika desberdinetatik erantzun baikor bat ematea saiatu ginen, herrigintza eta lan instituzionala uztartuz.

Baita ere Euskalgintzan, lehenengo 18 urteekin euskaldun berria izaten, gurean ez genuen aukera askorik euskara ikasteko eta esfortzu indibiduala izan behar zen, gerorago herriko euskaltegia laguntza ematen.

Hortik aurrera Ezker Abertzalean aritzen bi konpromezuak uztartzea saiatu naiz: bizi baldintza hoberenak lortzea eta Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzea.

Azken garaietan memoria historikoaren hainbat ekimenetan lan egiten gustura ibili naiz, batez ere 36ko gudako memoria bizirik egiten eta baita frankismoren inpunitatea salatzen. Horregatik une honetan Espainiar olatu ultraeskuindarrari aurre egiteko demokrazia eta askatasunaren indarrak batzea. inoiz baino inportanteago da.

Baita ere euskal presoen aldeko ekimenetan, Atxorrotx elkartean eta Ehbildun lanean ibili naiz. Argi daukat orain dela 5 urte, Eskoriatzak beso zabalik hartu ninduen, eta zorra sentimental hau kitatzeko aukera eskaini dit Eskoriatzako EhBilduk. Horregatik nire esperientzia eta gogoak berriz jartzeko prest nago, batez ere seme alabei utzi behar diogun etorkizuna hoberena izan dadila.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak