Herri eta komunitate gisa datozen urteak garrantzia handikoak izango dira eta, esan dezakegu, jokoan dagoena 2030ean nolako herria izango garen dela. Denok, modu batean zein bestean, ezagutzen ditugu herrian sortzen diren beharretako batzuk: espaloiak aldatzea, farolak jartzea ... baina, herriak eta herritarrek, ditugun benetako behar eta nahiei erantzun behar badiegu, herri akordio sendoak beharko ditugu.
Horregatik, herri osorako eta irismen handikoa izango den abiapuntua martxan jarri dugu eskoriatzarren beharrak gizarteratu eta herri eztabaida ixotu dadin.
Aurreko jardunaldian jasotako ekarpen guztiekin dokumentu bat osatu dugu, orain bidaltzen dizuguna, eta hurrengo jardunaldietan lan egiteko balioko duena. Balore eta interes handiko ekarpenak egin ziren eta espero dugu denak ondo jasoak egotea.
Jardunaldietako asmoa da idei horietan sakontzea; bi norabidetan:
1. Hurrengo lau urteetan zeintzuk izan behar diren egitasmo nagusiak.
2. Herri dinamiko bat izateko, parte hartze eta erabakitzeko elkargune berria diseinatzea: Herri kontseiluaren ideia.
Bi gai zehatz dira, baina aldi berean potentzialtasun handikoak Eskoriatzaren etorkizuna duina eta bizia izateko.
Jardunaldien hurrengo saioa:
Larunbata 26a, goizeko 10:00 - 12:15etara Kultur Etxean izango da.
2030ean, Zer Eskoriatza izan nahi dugun helburuak:
- Herri Euskalduna, Euskara erabilera indartzen duen herria.
- Subiranotasunaren aldeko herria izatea (bai Euskal Herriaren aldeko burujabetza politiko-ekonomikoa) bai pertsonen burujabetasuna.
-Herri komunitarioa eta lagunkoia izatea.
- Denon herria: herri integratzailea izatea.
- Herri parekidea izatea.
- Gaztei aukerak eskaintzen dien herria izatea.
- Migratzaileekin eraikitzen den herria, haien integrazioa eta parte hartzea aukera moduan ikustea eta ez mehatxu moduan.
- Herria bizirik, herri aktiboa: kultura mailan, giro mailan, maila sozialean.
- Hirigintzako herri orekatua, egungo Eskoriatza bezalakoa neurri eta baliabideen aldetik, baina, aldi berean, herri aktiboa izanda.