HERRI AKORDIOAK BEHARREZKOAK DIRA, 2019.ko AURREKONTUAK AUKERA GALDUA

Erabiltzailearen aurpegia Eskoriatzako EH Bildu 2018ko abe. 20a, 15:56

Eskoriatzako Ehbildutik 2019rako aurrekontuetan gure proposamenak egiteaz haratago, azken
une arte herri akordioa lortzen saiatu gara. Herri akordio honen gako nagusiak izan dira: alde
batetik, 13 proposamenen bidez aurrekontuei gure eta hainbat herritarren ekarpenak egitea eta,
bestetik, gai batzuk aurrera eramango direla ziurtatzeko konpromisoak zehaztea eta gure
inplikazio eta lankidetza zuzena eskaintzea.

Akordioa eta adostasuna zegoela pentsatuta, akordio hori idatziz jasotzea proposatu genuen.
Asteburu honetan, baina, EAJren proposamena jaso eta bileretan landutakoa aldebakarraz
aldatzen zela ikusteak erabat harritu gintuen. Ez zegoen inongo konpromiso irmorik idatziz
jasotzeko gure proposamenak aurrera eramateko lan ildo bat. Gai batzuk onartu eta beste batzuk
akordiotik desagertu ziren. Azkenean, gustuko zituzten ideiak hartu zituzten, baina horiek ere
gauzatzeko inongo bermerik gabe.

Aldi berean, gure lankidetzarako prestutasuna baztertua izan da. Batez ere prekarietate
ekonomiko eta laboralaren azterketa egiteko konpromisoa. Gai horren inguruan esan genezake iaz
proposamen berdina egin genuela eta onartua izan arren ez zela jorratu. Aurten gure ekarpenei
esker aurrekontuetan berriro sartu da.

Gure borondatearen aurka akordioa ez da aurrera joan, eta tamalgarria deritzogu. Izan ere, inoiz
baino garrantzitsuagoa da hainbat gai sozialetan herri akordio zabalak lortzea, eta horretarako
guztion inplikazioa eta lankidetza beharrezkoa izango da beti. Mantendu izan ditugun bileretan
jarrera eta ideia hori horrela onartua izan da.

Prozesua guretzat ez da porrota izan, baliogarria izan da, gaur egungo kudeaketaren mugak
azalarazteko eta irtenbideak bilatzen hasteko. Azpimarratu nahi dugu gure eta herritarren
proposamenek koherentzia eta ildo bat ematen zietela aurrekontuei. Orain guztion erronka izango
da proposamenak aurrera eramatea bermatzea, eta horrela izan dadin herritarren eta eragileen
laguntza eskatzen dugu.

Gure iritziz azken uneko jarrera aldaketa honek zerikusia handia du kanpo faktoreekin, Gasteizko
legebiltzarrean gertatutakoaren, alegia. Azkenean jarrera alderdikoiengatik Eskoriatzarren
interesak alboratuak izan dira.

Eskoriatza denon artean eraikitzen ez badugu, etorkizuna zailagoa izango da. Gure aldetik guztion
herria eraikitzeko prest gaude, aukera berriak sortzen eta erantzukizunez lanean jarraituko dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak