EDESA INDUSTRIAL-EKO KALERAKETEN GAINEKO ADIERAZPENA

Gertakari multzo ugariren bukaeran; Edesa Industrial-en (CNA Group-en barnean kokaturik) “bideragarritasun plana”, ondoriozko langile asanblada eta gaur bertan idarrean sartu berri den Enplegu Erregulazio Espedientea enpresa zuzendaritzaren eskutik 327 familia kalean utzita; Ahal Dugu Arrasate-ko zirkuluak, Baleike udal taldeak eta Podemos Euskadi Ahal Dugu-k ondorengoa adieraztea nahi dugu:

CNA Group Garagartzako instalazioak kudeatzera sartu zen momentuan, Jaurlaritza eta Catalunya-ko Gobernuaren abalarekin egin zuen, langile kopurua eta ekoizpen maila biderkatuko zituen promesan. Gaur, Enplegu Erregulazio Espedientea langile guztiei jazarriz, 327 pertsona eta familia kideei, ez da soilik CNA-ren hitza utsaren hurrengoan gelditzen, Jaurlaritzaren gaitasun eza eta gizarte erantzunkizun urria ere agerian gelditu dira.


CNA Group-ek aurkeztu zuen sasi-bideragarritasun plana langilergoaren erdia baino gehiago kaleratzean, soldaten %10 murriztean eta Garagartzako fabrika ixtean oinarritzen zen. Plan hau “bideragarri” bezala azaltzea langileei iruzur egitea da.

Garagartza itxi eta ehundaka langile kaleratzen diren bitartean, CNA Group Fagor Taldearekin diardu negoziaketetan, kooperatibaren marka mantentzeko intentzioarekin deslokalizazioari ateak zabaltzen zaizkion einean.

Baina badago Garagartzaren itxiera eta langilergoaren kaleratze orokorra ekiditeko alternatibarik. Komertzializaziorako transizio maila bat onartzea, baina fabrika ekoizpenaren zati sendo bat balio erantsi handiko produktuen ekoizpenera bideratuz, egungo merkatuan ondo funtzionatzen dutenak (labe edo plantxak, adibidez).

Tamalez, Jaurlaritzak ixiltzea erabaki du, ixiltasun honekin enpresa zuzendaritzaren alde eginez. 327 langile eta hauen familiak inolako damu gabe kale gorrian utzi dituen enpresa zuzendaritza. Pasibotasun honek gure industria sektorearen deuseztean sakontzen du, gure inguruko milaka familien egoera okerrera bultzatuz gutxi batzuen onuratan.

Fagor Taldea ere erantzule da, kooperatibismoaren oinarrizko gizarte printzipioak guztiz lurperatuz, markaren erabilpena Edesa Industriali lagatzen jarraituko bait du, ehundaka langileen kaleratzeak aintzat hartu gabe.

Langile Asanbladaren, eta honen ordezkapen den Enpresa Batzordearen eskuetan jartzen gara, gure babesa izango bait dute bai hartzen dituzten erabaki eta baita etorkizuneko mobilizazioetan, haiekin batera borrokatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak