Gobernu Taldearen xedea tasak hiritar guztioi bereiztasunik gabe %2 igotzea da, inongo hausnarketarik egin gabe hauek hiritarrengan izango duten eraginean. Adibide garbia izan da Etxebizitza Tutelatuen kasua, non gobernuarengatik balitz, erabiltzaileei 14€ gehiago kobratuko zitzaien, kontuan hartu gabe erabitzaile talde honek dituten baldintza eta zailtasunak. Eskertzen diogu gure emendakina onartu izana eta tasa hau ez igotzea, baina gobernuaren improbisazioa ikuskatzen da eta mahai gainean jarri nahiago dutela igoera homogeneoa guztioi jazarri bankuei zoru publikoa modu pribatuan erabiltzearren kobratu baino.
Aipatu ditugun arrazoi guzti hauen ondorioz, ezin diegu ordenantza fiskal hauei onespena eman, prozesuarekin ez bait gaude ados eta emaitzarekin are gutxiago. Improbisazioz eta hausnartu gabeko ondorioak ezin ditugu onartu. Gure printzipio eta konpromezuak kontra bozkatzera behartzen gaitu.
Eva Abuin, Igor Urizar