Parte hartzeko borondate eta grina argi eta garbi nabarmendu da 16 elkarte eta gizarte eragile; norbanako herritar ugari eta oposizio guztiak Mozal Ordenantzaren eraketan izan duten prozesu paraleloan. Instituzioen barnean tramitatu da ofizialki, baina gizarte mailan ere izan da aldi berean, nabarian ageriz herria prest dagoela parte hartze esparru berriak konkistatzeko. Bidean erakutsiz, bide eta modu berriak ezinbestekoak direla, gero eta gehiago behar ditugula, ze Osoko Bilkura bezalako eredu itxi eta burokratizatu batean, ez da 78 alegaziotik ia bat bera ere onartu.
Mozal Ordenantza honek askatasun adierazpena kolokan jartzen du, hainbat eragile, sindikatu eta norbanako hiritarren aldarrikapen eta salaketak hedatzeko bide bakarra mugatuz eta zentsuratuz, gure kaleak.
Aurreko Osoko Bilkuran gehiengoa aplikatu ziguten, herritarrak kontuan hartuko zituztela adieraziz. 78 alegazioeren ondoren garbi irakatsi digute berriro ere lezioa. Udal Gobernu honek ez du sinisten herritarren ahalmenean. Parte hartzea zuhaitz motak erabakitzeko edo haur parkea estaliko duen estaldura aukeratzeko nahikoa dela deritzote, hiritarren ahalduntzeko eskubidea jostailu bezala erabiliz. Osoko Bilkurako gela inoiz baino gehiago areto bilakatu zen, ez soilik oposizioko zinegotziak, baizik eta gela hartan zeuden gizarte eragileen ordezkari guztiei ahotsak mozalaz lotuz.
Aldarrikapen hau ez da hemen bukatzen. Gizarteko indarrak gobernu mota honen aurrean altxatzen diren bitartean, eredu aldaketa gauzatzeko izpiak martxan jarraituko du. Baleike Udal Taldetik eskerrik beroenak ematea Osoko Bilkuran parte hartu zuten eragile, sindikalista eta norbanako hiritar guztiei. Aurrera jarraituko dugu, herriaren ahotsa mozalen gainetik altxatuz.