Kurtzetxikiko belardiak 10 hektarea ditu eta hainbat tokiko baserritarren bitartez kudeatuta izaten ari da orain urte ta erdi abian jarritako akordio kolaboratibo bati esker. “Belardien errekuperazio zein mantenketa eta beraien esplotazioa Larragain Elkartearen erantzunkizuna da udalaren laguntza ekonomikoaren bitartez.“
Bedoñako Iturrixa, Urkimendi eta Bidasoro; Udalako Palazio, Torre eta Kabuena, eta Gesalibarko Artabilla baserriek osatzen dute Larragain Elkartea eta EAJko alkategaiak balioan jarri ditu horrelako akordio eta elkarlanak baso eta mendien zaintza eta kudeaketarako. “Guretzako argi dago lehen sektorea bultzatzeko modurik onena baserritarrekin elkarlana sustatzea dela eta kolaborazio komunitariorako bideak erreztea izan behar duela Udal baten lana”.
Akordio honi esker, baserritarrek eurek kudeatzen dute Kurtzetxikiko belardia eta nahiz eta jakina den zonalde horretako lur geruza fina dela eta hezetasunaren faltak zailtzen duela eremuaren mantenketa, Larragain Elkarteak Kurtzetxiki kudeatzen duenetik belarra sendo hazi da, berde dago eta animaliak lasai.
EAJ-ko alkategai den María Ubarretxenaren esanetan “oso egoki” egin da lan esparru horretan eta balioan jarri nahi izan ditu horrelako elkarlanerako ereduak. “Arrasatetarrek euren konfidantza ematen badigute alkatetzan jarraitzeko, horrelako elkarlanak gure baserritarrekin beste mendi eremu publikoetara zabaltzea da gure asmoa, lehen sektoreari bultzada emateko modurik onena elkarlana baita. Lana batera egin eta entzute aktiboa praktikatzea gure baserriak bizirik iraun dezaten".