Energiaren Pilulak: 01 Egoera energetikoa Debagoienean

Erabiltzailearen aurpegia Debagoiena 2030 2025ko ots. 4a, 18:10

Zer da larrialdi klimatikoa? Nola eragiten du energiak larrialdi klimatikoan? Nolakoa da Debagoieneko egoera energetikoa?

Bost pilulaz osatutako ikus-entzunezko sorta honek, Debagoieneko errealitate energetikotik abiatuta, trantsizio energetikoaren norabidean energia-komunitateek egin dezaketen ekarpena ezagutaraztea du helburu, eskualdean martxan dauden edota sortzen ari diren energia-komunitateak ere hizpide izango dituelarik. Hamabost egunean behin atal berri bat egongo da ikusgai, euskarazko eta gaztelerazko azpititulu aukerarekin.

Energiaren Puntua, Debagoieneko energia-komunitateen sustapenerako bulegoa da, Debagoiena 2030 egitasmoaren markoan sortua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak