"Danbakak eskainiko die taldeei kontzertuak kalitatezko baliabideekin ematea eta oihartzuna"

Erabiltzailearen aurpegia

Uztailaren 20an aurkeztu zen Danbaka musika lehiaketaren bosgarren edizioa. Hainbat berrikuntza izango dira itzulera honetan, eta horien berri eman du Jokin Bereziartua bozeramaileak.

Zer dela-eta Danbaka berriro?

Bagenbiltzan azkeneko urteotan Danbaka berreskuratu guran. 2000ko hamarkadan egin ziren lau edizioetan oso ondo funtzionatu zuen eta oroitzapen oso onak geneuzkan. Esango nuke musikarien eta musikazaleen artean ere halaxe dela; baita Goienaren ikus-entzuleen eta irakurleen artean ere.

Ze helburu ditu Danbakak?

Nagusiki, musikariak, bakarlariak eta taldeak haizatzea, haien adierazpen artistikoari lekua eskaintzea eta oihartzuna ematea. Bestetik, bereziki gazteak, baina baita ez horren gazteak direnak, euskarazko hedabideetara gerturatzea. Eta, azkenik, hau guztia, elkarlanean, komunitatearekin batera egitea. --> Jarraitu irakurtzen danbaka.eus-en.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.