Danbaka lehiaketako kontzertuak, zehaztuta

Mirari Altube Arrese

Bosgarren Danbaka lehiaketa abiatzear dela zehaztu dute taldeen parte-hartze zerrenda. Urriaren 14an hasi eta abenduaren 16a bitartean bost kontzertu izango dira, guztiak Bergarako Seminarixoan (21:30). Eta epaimahaiak hautatutako hiru talde onenek urtarrilaren 13an jokatuko dute finala.

Hona hemen kontzertu egunak eta taldeak:

Urriaren 14a
  • • Lemak. Bergara eta Antzuola.
  • • Kiimak. Antzuola.
  • • The Clayton. Aramaio.
  • • Jasan. Aretxabaleta eta Eskoriatza.

Urriaren 28a
  • • Eyharts. Bergara.
  • • 112. Arrasate.
  • • Inguma. Oñati.
  • • Letagin. Oñati.

Azaroaren 11
  • • Aiert. Oñati.
  • • Broken Legacy. Oñati.
  • • Sukena. Oñati.
  • • Balarrasa. Aramaio, Eskoriatza eta Atxondo.

Azaroaren 25a
  • • Ktarsia. Bergara.
  • • Iluminatizz. Aretxabaleta eta Otxandio.
  • • Erromintxelak. Arrasate eta Bergara.
  • • Etxepe. Arrasate.

Abenduaren 16a
  • • Arragoa. Bergara.
  • • Islabat. Bergara eta Elgoibar.
  • • Orhi. Bergara.
  • • Sindy Berbenas. Arrasate.

Sarrerak, kontzertu egunetan

Sarrerak egunean bertan, leihatilan, jarriko dituzte salgai. Hona hemen prezioak: sarrera arrunta 4 euro; Goiena aplikazioan alta ematen dutenek, 2 euro; eta Goienakideek, Goiena txartela erakutsita, 0 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak