Adi, badator Debagoieneko Musika Lehiaketa! Danbakaren bosgarren aldia izango da oraingoa eta Bergarako Seminarixoak lekukoa hartuko dio Elgetako Espaloia Kafe Antzokiari. Bost kontzertu izango dira, urritik abendura, eta finala, urtarrilean. Debagoieneko musika taldeek hartu ahal izango dute parte. Izen ematea irailaren 18ra arte egongo da irekita danbaka.eus-en.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.