Testua: Aitziber Otegi
Betidanik ikusi ditugu baratzeak Euskal Herrian. Alde guztietan. Mendira zoaz eta baserri ondoetan baratzeak. Kaletik zoaz eta elkarri atxikitako etxeetako lorategietan baratzeak. Trenean zoaz eta ezker-eskuin daude baratzeak trenbide inguruak inbadituz. Batzuetan, metro karratu askotakoak izaten dira, baina, orokorrean, baratze txikitxoak ikusi ohi ditugu. Asko eta asko, oso bereziak. Lursail bateko metro karratu bakoitza milimetrora aprobetxatuz, maldan gora, maldan behera, guztia tetrix bat izango balitz bezala antolatuta... gerra garaia etorrita ere barazki falta ez dezagun izan!

Hala eta guztiz ere, orain arte, behintzat, bizirauteko zer edo zer bezala ulertu ditugu baratzeak; baserritarrek edo etorkinek egiten zituztenak. Inoiz ez gazteen kontua edo denbora-pasa bat; lan gogorra eta gutxiren gustukoa!
Horrela izanik, baratzeetan ez da estetika begiratu. Porrua modu honetan landatuko dut, tomatea horrela eta lekak beste modu honetan. Praktikoena delako. Ez zaio garrantzirik eman baratze polit bat edukitzeari. Gainera, beharrezkoa den kasuetan, baratzea plastikoz edo txapaz betetzen da, hain beharrezkoa den ura lortzeko edo lanabesak gordetzeko txoko bat izateko. Badakizue, txabolismoaren joera barnean sartuta dugula dirudi, aukera dugunean ateratzeko prest dagoen sen bat izango balitz bezala.
Baratzeen estetika
Azken urteetan, aldiz, pixkanaka-pixkanaka, baratzearen mundua eta baratze ekologikoaren mundua beste kolektibo batzuetara zabaltzen hasi da. Gaur egun, baratzea –edo baratzing-a– hobby bat izatera heldu da. Kirol bat. Gure denbora librean naturara gerturatzeko modu bat da, eta, aldi berean, erlaxatzen laguntzen diguna.
Hori dela eta, baratzeak, pixkanaka, beharrezko zerbait izatetik kapritxo osasuntsu izatera pasa dira, eta, honekin batera, beraien estetika geroz eta gehiago zaintzen da, mundu berri bat irekiz. Nekazaritza ekologikoan askotariko barazkiak erabiltzea aholkatzen da, baita loreak eta landare aromatikoak jartzea ere, eta honek ere baratzeak atseginago egiten lagundu digu. Pixkanaka, konturatzen hasi gara baratzea ere polita izan daitekeela. Barazkiak produzitzeaz gain lorategi baten moduan posible dela kolore konbinaketekin, altuera desberdinetan edo barazki barietateekin jolastu. Ondo zaindutako eta diseinatutako baratzea ere oso polita izan daitekeela.
Adibide moduan, Kutxa Ekoguneko Baratze Parkeetan debekatuta dago plastikoaren erabilera, kontsideratzen dugulako Baratze Parke bat herri horretako biztanle guztiei zabaldurik dagoen parke edo lorategi bat dela. Baratzea eduki edo ez herritar guztiok disfrutatzeko leku bat dela.
Orsan herriko baratzeak
Frantsesek aspalditik hartu ziguten aurre. Ikusi besterik ez dago herrialde guztian zehar dauden lorategi zoragarrietan aurkitzen diren baratze izugarri politak. Kuriositate pixka bat sortu badizuet, begira ezazue Orsan herriko lorategietan aurki daitezkeen baratze liluragarriak.
Beraz, bihur ditzagun gure baratzeak lorategi biziak, koloretsuak eta zaporez beteak.
Elikatzeaz gainera, gure bazterrak apainduko dituzten baratzeak izan daitezela. Politak egin ditzagun, eta, aldi berean, eman diezaiogun baratzeari askotan kendu diogun duintasuna.
Baratzea ere lorategi bat izan daitekeelako.