Gure Proposamenak Arrasate hobetzeko

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Aurrera! 2019ko mai. 22a, 18:55

Udalaren deemokratizazioa, Bizilagunen defendatzailea, tratu txar instituzionalaren biktimen gaineko txostena, fiskalitatea, Mugikortasuna, Kirola, biziberritze ekonomikoa, Herritarren parte hartzea, Auzolana, Baserri Auzoak... horratx gure programa  edo hobeto esan gure proposamenak ...

ARRASATE AURRERAREN PROPOSAMENAK

1.- Udalaren demokratizazioa               

Udalak herriaren zerbitzura egon behar du. Bizilagunok ezin dugu onartu erabaki arbitrarioen menpe egotea. Udalak bizilagunen eskabideak entzuteko eta erantzun arrazoituak emateko obligazioa dauka. Ahaleginak egingo ditugu Udalak araudia herritar guztientzat  modu bertsuan interpreta dezan diskrimina-ziorik egin gabe.

Hirigintza Sailetik arrasatearrek pairatu duten tratu txar instituzionalen gaineko txosten bat egitea proposatzen dugu. Bizilagunen defendatzailea edo “Personero del Común” berreskuratzeko aukera aztertuko dugu.

2.- Informatua izateko eskubidea

Udalak ahalik eta informazio gehien emango die bizilagunei. Fitxa urbanistikoei buruzko informazioa ulertzeko moduko hizkeran emango du. Obra handiei buruzko txostenek laburpen esanguratsu eta ulergarria izango dute. Udaleko web orriaren bitartez herritarrek jakingo dute egindako erosketak, inbertsio txikiak, kontratazioak, azpikontratuak …

3.- Fiskalitatea

Eraikinen inspekzio teknikoaren tasa kentzea.

Isunak lan komunitarioaren bitartez ordaintzeko posibilitatea.

4.- Mugikortasuna eta irisgarritasuna

- Erguingo igogailu sistema aldatzea, Iturripetik Anboto kalera aurreikusita dagoen planaren ordez beste plan bat Zarugalde eta Udala Plazatik abiatu eta Gorostiza, Erguin eta Larrea-Usaetxe lotuko dituena.

Erraztu Biteri eta Laubideko lurrazpiko aparkalekuen erabilera, Ferixalekuan dagoen moduko sistema bat ezarriz.

Pasabide erosoekin lotu Santa Marina eta Obenerreka Aldaigainekin. Orain dauden gorabeherak gaindituz. Uarkapeko igogailuraino ere ibilbide etzana egokitu.

Saiatu Lurraldebuseko autobusek ibilbide logikoagoa egin dezaten.

Mugikortasun murritza duten gure bizilagunen traba arkitektonikoak konpondu.

5.- Kirola

Kirolaren praktika deszentralizatu eta anitzaren aldeko apustua egiten dugu. Baliatu ditzagun Arrasaten  dauzkagun aukerak (Santa Barbara, Antoña, auzoetako plazatxoak, Monterron, Etxezarreta …kirol instalazioak egokitzeko hala nola rokodromoak, bizikleta pistak, gimnasia erritmikoa, parkourra, parke osasungarriak … Kirola guztientzat eta leku gehiagotan.

Musakolako Kiroldegiaren berrikuntza irizpide arrazoitsuagoekin egin behar da.

7.- Politika ekonomikoa

Udalaren gastua kontrolatzeko ondoko neurriak proposatzen ditugu:

-       Udaleko giza baliabideak balioan jarri eta berrikusi kanpoko enpresei esleitutako zerbitzu guztiak.

-       Udalaren obren kostua ezinda izan koste estandarren gainetikoa. Aprendizetako xahutzea ezin da berriro gertatu.

-       Udal eraikuntzen mantentzea berraztertu eta saiatu  irizpide ekonomiko, energetiko eta jasangarrietara moldatzen.

Eskualdeko Ospitalearen sinergiak baliatuz gure herrian egokitu errehabilitazioa egiteko igerileku terapeutikoa edo “paliatiboe”ntzako gune bat.

Bertako baserrietan ekoiztutako produktuen kontsumoa sustatu eskolako jangeletan, balizko jantoki sozialean, edo Udalak lagundutako bazkari herrikoietan. Materialak erosteko irizpidea 0 km. Izan behar da.

Malgutasuna ekintzaileen ekimen berriak ez oztopatzeko.

Auzolana edo lan boluntarioa saritu herrian bertan erosketa edo kontsumoko bonoekin.

Udaleko web orrian etengabe berritu den eratu, beste administrazioek ateratzen dituzten laguntza programak detektatu eta herrian garatu daitezken planak aurrera eramateko: herria hobetzeko eta enplegua sortzeko.

8.- Hirigintza

 Araudi urbanistikoa ezin da izan Arrasateren garapenerako oztopo.Herri trinko eta funtzionala nahi dugu.

San Andreseko fitxa urbanistikoak berraztertuko ditugu, bertan 290 etxe berri egitea proposatzen du Udalak eta.

Etxebizitza kopurua gehitzeko, bebarruak, baserriak, eta Alde Zaharraren posibilitateak aztertzea proposatzen dugu.

Alde Zaharraren berritzea irizpide ausartekin egin behar da. Arau absurdoak kendu eta balio arkitektonikoa daukaten eraikinak nabarmendu behar dira.

Patrimonio arkitektoniko eta artistikoa defendatuko dugu.

9.- Herritarren Parte-hartzea eta Auzolana

Arrasate denon artean egin behar dugu. Protagonismoa ezin da funtzionario eta eraikuntza enpresa handien esku egon. Bizilagunok esateko asko daukagu gure herriaren hobekuntzan. Kale eta auzoetako alkatetzen protagonismoa areagotu behar da beti ere bizilagunen iritzia batzordeetara eramateko. Halaber  Monterron edo Elma edo Etxezarretaren erabilera erabakitzeko.

Baserri Auzoetako alkateek hitz egiteko eta erabakiak hartzeko eskubidea izango dute eurei dagozkien gaietako batzordeetan.

Auzolana berreskuratu, indartu eta XXI. Mendeko egoerara moldatu: erreka bazterrak garbitu, lorategiak, hiri apainketa, Gabonetako argiteria …

 

            -.-..-.-.-.-.-.-.-.-.--.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-

Asko dago jokoan udal hauteskunde hauetan. Arrasatek konplexurik gabe ekin behar dio etorkizunari. Azken 40 urteetan jasan dugun bipartidismoa gainditzeko garaia da.

Zentzu komuna, Mondragoeko benetako estiloa txertatu behar dugu udalgintzan : Ez megaproiektu garestiak eta ez funtzionario eta liberatu kopurua neurririk gabe gehitzea ere.

Denon artean Arrasate dinamiko eta funtzionalagoa lortu dezakegu. Udal demokratikoagoa, bizilagunak errespetuz tratatuko duena. Ingurumena eta patrimonio artistikoa suntsituko ez duena.

 

Gure esku dago Arrasatek behar duen aldaketa gauzatzea.

 

Arrasate Aurrera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak