Kirola eta aisialdia Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Aurrera! 2019ko mai. 18a, 12:45


Hasi gaitezen imajinatzen Arrasaten dauden aukerak kirola eta aisialdirako eta berehala konturatuko udal gobernuak gastatu nahi duen 29 milioi Euro baino gutxiagorekin gauza pilo bat egin daitezkeela eta Arrasate bihur dezakegula herri dibertigarri eta kirolaria. Guk proposatzen ditugun ekimen gehienak inbertsio txikia eskatzen dute eta mantentzeko  kostu handirik ere ez daukate. Inongo abonurik edo txartel atera barik kirola eta jolasa praktikatzeko aukera eskaini nahi dugu

Arrasate Aurreraren proposamenak kirola eta aisialdirako

Hasi gaitezen imajinatzen Arrasaten dauden aukerak kirola eta aisialdirako eta berehala konturatuko udal gobernuak gastatu nahi duen 29 milioi Euro baino gutxiagorekin gauza pilo bat egin daitezkeela eta Arrasate bihur dezakegula herri dibertigarri eta kirolaria. Guk proposatzen ditugun ekimen gehienak inbertsio txikia eskatzen dute eta mantentzeko  kostu handirik ere ez daukate. Inongo abonurik edo txartel atera barik kirola eta jolasa praktikatzeko aukera eskaini nahi dugu.

Gure proposamenaren ardatzak:

1.- Kirola eta aisialdirako instalazioak deszentralizatu eta leku gehiagotara zabaldu.

2.- Adin guztietarako kirola

3.- Kirol berriak sustatu

5.- Kirol erabiltzaile gehien dituzten kirolei soluzio egokia eman.

4.- Santa Barbarako aukerak baliatu.

4.- Dauzkagun baliabideak ondo aprobetxatu

5.- Musakolako Polikiroldegia berritu.

                        Proposamen zehatzak

A.- Konpondu behin betiko espazio egokia aurkitzen ez duten kirolen egoera

Saskibaloia:Iturripeko polikiroldegian egin beharreko konponketak egin (isolamendua, hotza…)

Eskubaloia eta Areto futbola: San Andresen kiroldegi txiki bat eraiki kirol hauek praktikatzeko

Gimnasia erritmikoa: Antoñako ezkerreko frontoia egokitu. Bertan beste pisu bat jaso daiteke, behekoan gimnasio arrunta jartzeko (makinak, halterak, bizikleta estatikoa … eta goikoan gimnasia erritmikoa praktikatzeko tapizak (3 edo 4 egokitu daitezke)

 

 

B.- Santa Barbarako aukerak aprobetxatu

 

1.- Rokodromoa eta boulderra

2.- Pista amerikanoa,

3.- Txirrinduendako zirkuitua

4.- Eskalatzeko dorrea

Horrela Santa Barbara edo Goikobalu aukerako lekua bihurtu daiteke udalekuak antolatzeko. Arrasateko erdigunean dagoela ahaztu barik.

C.- Beste baliabideak ere erabili

- Gorostizako frontoia estali, bide batez ikastetxeei kirol gehiago praktikatzeko espazioa gehituz …

- Monterron eta Etxezarretako baliabideak aztertu tree climbing, eta orokorrean zuhaitzen inguruan antolatu daitezkeen kirolak egokitzeko.

- Errekako plaia bat egokitu San Andresen.

D.- Bestelako kirol praktikei ere aukerak eman

Parkourra eta parke biosaludablea Cordoba y Oro plazan

Patinajea: hainbat leku egokitu daitezke

Kirola praktikatzeko kantxa estaliak: soluzio merkeak baina egokiak, estlketa sinple bat eta alboetan sare batekin babestuta.

Musakolako kiroldegia nola berritu?

Uste dugu Kiroldegia berritu egin behar dela. Baina ekipoko kirolak, hau da jende asko erakartzen dutenak deszentralizatuz gero beste mota bateko kiroldegia diseinatu behar dela, igeriketaren praktikari lehentasuna emango liokeena baina igerilekuaren alde ludikoa ahaztu barik. Espazio berdearen aldeko apustua egiten dugu ( solarium, jolasak, zuhaitzak ..) Musakolan sekulako aukera dago inguruko jendea erakarriko duen kiroldegia egiteko. Bestalde aprobetxatu egin beharko genuke igerileku terapeutiko bat ipintzeko. Horrek aukera emango liguke Ospitalarekin (Osakidetza), Aita Menirekin akordioak egiteko errehabilitazio zentro bat antolatzeko bertan.

Bestalde uste dugu Tenis eta skate pistak berri berriak direnak ere mantendu egin beharko zirela. Eta uste dugu Polikiroldegi ondoko etxea ere kontsolidatu beharko zuela Arrasateko udalak. Eraikin interesgarria iruditzen zaigu. Udal gobernuaren kiroldegi proiektuan eraistea dago aurreikusita. Eta operazio horren gain-kostua ez dute sartu aurrekontuan. Zenbat garestituko litzateke proiektu hau? Eta gero kuotak eta abonuak?

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak