Fitxak

Hauteskundea
Eguna
Errolda
Eskrutinioa
Boto-emaileak
Abstentzioa
Baliogabeak
Zuriak
Hautagai-zerrenden botoak

Oharrak:

  • * EAJ alderdia PNV izen soilarekin aurkeztu zen 77. eta 79. urteko hauteskundeetan
  • * Alderdi Sozialista hainbat markarekin aurkeztu izan da hauteskundearen arabera (PSE-EE/PSOE, PSE-PSOE, PSN, PSN-PSOE, PSOE soilik eta PSOE-H). Guztiak ere izen bakarrarekin erakutsi ditugu taula eta grafikoetan, emaitzak soiltze aldera.
  • * Alianza Popular (AP) alderdia koalizioan ere aurkeztu zen zenbait hauteskundetara, PDP, UL edota PL alderdiekin batera.
  • * Aralar alderdia 'Aralar Zutik' izenarekin aurkeztu zen 2004ko Espainiako Kongresurako hauteskundeetara.
  • * Ezker Anitza-IU koalizio ezberdinetan eta marka ezberdinekin aurkeztu da urteetan zehar. Taulak eta grafikoak soildu ahal izateko, Ezker Anitza siglen azpian bateratu ditugu ondorengoak: Ezker Anitza, Ezker Batua, EB/IU, IU, IU-EB, EB/IU, IU-EQUO, IU-EUIA, IU-ICV-EUIA, IU-ICV-EUiA-BA, IU-LV eta IU-UPeC.
  • * Grafikoak eta konparaketak errazteko helburuarekin, HB siglen azpian bateratu dugu EH.
  • * Bergarako Ekimenak jasotako botoak ofizialki baliogabeak izan ziren 2004ko Espainiako Kongresurako hauteskundeetan.
  • * Demokrazia Hiru Milioi jasotako botoak ofizialki baliogabeak izan ziren 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.
  • * EBBAZ: 2007ko Udal hauteskundeetan Ezker Batua Berdeak, Aralar eta Zutik alderdiek koalizio ezberdinak aurkeztu zituzten Debagoieneko hainbat herritan. Guztiak EBBAZ siglekin jaso dira taulak eta grafikoak errazteko helburuarekin. Antzuola eta Oñati: Ezker Batua Berdeak / Aralar / Zutik. Aretxabaleta eta Arrasate: Ezker Batua Berdeak / Zutik. Eskoriatza: Ezker Batua Berdeak / Aralar.
  • * EAE-ANV: 2007ko Aretxabaletako eta Oñatiko Udal hauteskundeetan EAE-ANV alderdiak jasotako botoak ofizialki baliogabeak izan ziren.
  • * HERRITARREN ZERRENDA: 2004ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan HZ alderdiaren botoak ofizialki baliogabeak izan ziren.
  • * Herri Plataformak: 2003ko Udal hauteskundeetan Herri plataformek jasotako botoak ofizialki baliogabeak izan ziren (Leintz Gatzagan izan ezik).
  • * EAE-ANV: 2007ko Foru hauteskundeetan, Gipuzkoan, Nafarroan eta Arabako Araiako zerrendak jasotako botoak ofizialki baliogabetzat hartu ziren, bere hautesle zerrendak legez kanporatu baitzituen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Hauteskundeotan, Gipuzkoako botoen %22,17 izan ziren baliogabekoak (72.000tik gora); Batzar Nagusietako 12 eserlekuren balioa.
  • * AuB (Autodeterminaziorako Bilgunea): 2003ko Foru hauteskundeetan alderdiak jasotako botoak baliogabetzat hartu ziren, bere hautesle zerrendak legez kanporatu baitzituzten Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Nafarroan. Gipuzkoan baliogabeko botoak 64.032 izan ziren, %11,24.
  • * 2019ko apirilaren 28ko Udal hauteskundeetan Leintz Gatzagan zerrendarik aurkeztu ez zenez, hemen agertzen diren datuak 2019ko azaroaren 17koak dira. Horregatik, Debagoieneko datu orokorretan ez dira Leintz Gatzagako botoak kontuan hartzen.
  • * 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan PP eta Ciudadanos alderdiak elkarrekin aurkeztu ziren.