The Badass Project, denda edo estudio bat baino gehiago, argazkilaritza bizi eta gozatzeko modu bat da guretzat. Lehengo Kiñu eta KB zeuden toki berean gaude. Nortasun-agirirako eta bestelako agirietarako argazkiak egiten ditugu, markoak saldu, momentuan argazkiak inprimatu, eta argazkilaritzarekin zein bideogintzarekin zerikusia duen denetariko materiala aurkituko duzue.
Estudioa izateak aukera ematen digu produktu-argazkiak zein beste edozein argazki-saio egiteko, nahiz eta gure lanik gustukoenak kanpoan egiten ditugun, era ahalik eta naturalenean. Ikuspuntu dokumentalaren aldeko apustua egiten dugu %100ean. Gure manifestuak ere honelaxe dio: Real life. No rules, people being people.
Gogo handiz jorratzen dugun beste esparru bat ezkontzak dira. Ezkontza egun batek ematen digun naturaltasun, istorio eta mikroistorio berezi eta hunkigarriak argazkitan jasotzeko aukera ematen digun egun handia, umore puntuarekin eta estetika zainduarekin. Estereotipo eta klixeetatik urrunduz, ahalik eta modu zintzo eta errealenean jasotzen dugu eguna.
Familia-argazki saioak ere ildo beretik jorratzen ditugu, familia-kideen arteko erlazioak errespetatuz eta zainduz.
Esparru hauetan guztietan bai argazkia bai bideoa lantzen dugu, baita enpresa, negozio txiki edota edozein lan arlotan ere… sormena, dokumental ikuspuntua eta naturaltasuna ardatz hartuta. A! Ahaztu aurretik, Ion eta Jone gara, xelebre samarrak, baina jatorrak… eta, batez ere, naturalak!
Jone Albeniz eta Ion Andueza argazkilariei egindako elkarrizketa hemen (Goiena Aldizkaria 948. zenbakia).
The Badass Project
The Badass Project
The Badass Project
The Badass Project