Goizper Koop. Elk

Goizper Koop. Elk Antigua auzoa 4
20577 Antzuola
Tel.: 943786000
http://www.goizper.com
Goizper Koop. Elk

GOIZPER S. Coop. 1959. urtean sortu zen Antzuolako herrian.

Urte hauetan Goizperrek izan duen hazkundearen ondorioz, taldea 3 negozio dibertsifikatutan egituratu da. Negozioen jarduera 35.000 m2-tik gorako instalazioetan gauzatzen da; gainera, Goizperrek 14 ordezkaritza propio dauzka 5 kontinenteetan, nazioarteko presentzia bermatzeko.

Goizper, 50 urte baino gehiago berrikuntzak egiten eta ingurumenarekin konprometituta.

Goizperrek 3 negozio dauzka:

* Goizper Ihinztadura. Eskuzko ihinztagailu eta hautseztagailuen diseinu, fabrikazio eta komertzializazioan adituak gara, besteak beste, nekazaritza, lorezaintza, industria, eraikuntza, garbiketa, pest control eta bektoreen kontroleko tratamenduetarako.

* Goizper Industriala. Potentzia transmisioaren arloan (balaztak-enbragea, biraketa unitateak, espekak…), lider teknologiko globaletako bat da Goizper, hainbat sektore jorratuz: metalforminga, automozioa, aeronautika, packaginga, eraikuntza, itsasontziak, makina-erreminta,…

* Goizper Biotechnology. Goizper aditua da bai produktu bioziden bai formulazio aurreratuen ikerketan, garapenean, formulazioan eta komertzializazioan. Produktu horiek soluzio eraginkor eta iraunkorrak ematen dizkiete landatutako sailetako izurri, ingurumen osasun eta elikadura arazoei, beti ere ingurumena errespetatuz.

goizper_3 goizper_2 goizper_1
Goizper Biotechnology
Goizper Biotechnology
Goizper Industriala
Goizper Industriala
Goizper Ihinztadura.
Goizper Ihinztadura.