agt_argazkia

AGT, KOOPERATIBA ELKARTEA

San Andres auzoa 2, A-4 , 20500 Arrasate http://www.agt.es
AGT, KOOPERATIBA ELKARTEA logotipoa

Zerbitzuak 24 ordu

AGT 1986 urtean sortu zen, garbiketa-zerbitzuak eskaintzeko helburuz. Sektore honetako erreferente bilakatu ondoren, aldaketa estrategikoaren garaia iritsi zen; hala, enpresen jarduera osagarrietako konponbide globalak eskaintzen ere hasi da.

Egun, ARRASATE-G TALDEA, KOOP. ELK. enpresa kooporatiboak 140 langile baino gehiago ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ez ezik, Kantabrian, Gaztela eta Leonen, Asturiasen, Aragoin eta Madrilen ere eskaintzen ditu zerbitzuak.

Etengabe hazi gara, eta gure lantaldean kualifikazio bikaineko langileak ditugu. Horrez gain, sektorean dugun esperientzia teknologiarik aurreratuenekin uztartzen dugu.

Enpresa kooperatiboa izanik, langileek rol aktiboa dute enpresaren kudeaketan, eta, lankidetzaren bitartez, guztien artean banatzen dira etekinak. Horri esker, erantzukizuna eta ekimena sustatzen dira enpresan, eta hori ezinbestekoa da gurearen antzeko enpresetan.

 

Kalitatearekin eta ingurumen - kudeaketarekin konprometiturik

AGT kooperatiba elkarteak ingurumen - kudeaketa eta kalitate sistemak txertatzen ditu laneko prozesuetan, indarrean den legedia eta UNE-EN ISO 9001 eta UNE-EN ISO 14001 arauak aintzat hartuta. Guztia ere sistema integratu batean etengabeko hobekuntza ziurtatzeko.

Gremioak eta zerbitzu osagarriak
Gremioak eta zerbitzu osagarriak

AGT Koop. Elk.

Bulegoak tokiz aldatzea
Bulegoak tokiz aldatzea

AGT Koop. Elk.

Higiezinen garbiketa
Higiezinen garbiketa

AGT Koop. Elk.

Garbiketa industriala
Garbiketa industriala

AGT Koop. Elk.

Kokapenaren mapa