Korrikarako motorrak berotzeko, Korrika Txikia eta afaria elkartean

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 25a

Gatzagan egindako Korrika Txikiko irudi bat.

Gatzagako Korrika batzordeak jakinarazi duenez, 24. Korrikaren edizioaren bueltan euskararen aldeko ekimenak antolatu dituzte herrian, euskararen aldarria eta erabilera sustatzeko helburuarekin. Horren baitan, Korrika Txikia eta herri-afaria izango dituzte Korrika ofiziala herrigunera iritsi aurretik.

Korrika Txikia, egubakoitzean egingo dute, 18:30ean. Ibilbidea Gatz Museotik herrigunerainokoa izango da, herriko txikienek egiteko modukoa. Korrika Txikiaren ostean, ondorengo hitzordua herri-afaria izango da, eta Toki-eder elkartean 60 bat lagun batuko dira, giro ederrean euskararen aldeko afaria egiteko.

Lekuko aldaketak

Indarrak hartuta, Korrika 02:28 aldera iritsiko da: 2714. kilometroan, Korrika Gatzagan sartzean, Aramaioko Udalak hartuko du lekukoa; ondoren, 2715. kilometroan, Gure Ametsako eta Gaztainuzketako ordezkariek; 2716. kilometroan, Gorosarrik, herriko gazteek eta Sorginak Emakume Elkarteko kideek; 2717. kilometroan, Gurelek, jubilatuek eta Udalak; eta, amaitzeko, 2718. kilometroan, ehiztariek, Dorletako Amako Txirrindulariek eta Maulandakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak