Debagoienean, lekukoa eramaten lehenengoak izango dira gatzagarrak

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 18a

2024an, 23. Korrika, Leintz Gatzagatik pasa zen une bat.

Euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den egitasmoa Gatzagatik sartuko da Debagoienera. Aurreikuspenen arabera, martxoaren 28an, zapatua, 02:28an iritsiko da Korrika, Araba eta Gipuzkoa arteko mugara, eta hain zuzen ere, 2.714 kilometroan hartuko dute lekukoa gatzagarrek.

Legutiotik iritsiko diren Aramaioko Txirritola Euskara Elkartekoen partetik jasoko dute Korrikaren 24. edizioko euskararen mezua daraman egurrezko makila, eta 2.718 kilometrora arteko tartean eramango dute lekuko hori Leintz Gatzagako ordezkariek, beheranzko norabidean, Eskoriatzara iritsi arte. Goizaldean izango da hori, baina, martxoaren 27rako hainbat ekintza antolatu dituzte Korrika iritsi aurretik egiteko. Besteak beste, 21:00etan, Toki-eder elkartean afaria egingo dute herritarrek Korrika iristen denerako indarrak hartzeko.

'Korrika txikia' prestatzen

Hain zuzen ere, herriko gaztetxoek euskararekin bat egiteko Korrika Txikia egingo dute, beste hainbat ediziotan egin moduan. Hala ere, zehaztapen gehiago laster emango dituztela azaldu dute, gaur baitute bilera Gatzagako Korrikako batzordeko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak