Azken agurra egin diote Juan Maria Makazaga 'Pequeño'-ri

Imanol Beloki Unamuno 2026ko urtarrilaren 10a

Juan Mari Makazaga 'Pequeño', irailean egindako adinekoen bazkarian.

Eguenean, hilaren 8an hil zen Juan Mari Makazaga, Pequeño bezala ezaguna, iktus baten ondorioz, Arrasateko ospitalean, 93 urte zituela. Atzo, egin zuten gorpuzki gabeko azken agurreko elizkizuna Leintz Gatzagako San Milan parrokian.

93 urterekin hil da Pequeño, orain arte, Leintz Gatzagako gizonezko adinekoena. Popularra zen herrian, saltsa guztietan egoten zena, eta horren adibide da Eugenio Otsoaren eta bere buruhandiak egin zituela Udalak, aitortza gisa.

Aguazil eta zinegotzi

Aretxabaletan jaiotakoa (1932) Arkarazo auzoan,  kooperatiban egin zuen lan 60 urterekin erretiratu arte. Ederlanen erretiratu zen, hain justu, baina Zerrajeran jardun zuen aurretik. Erretiratu ostean, aguazil gisa ere aritu zen Leintz Gatzagan bost urtez eta Leintz Gatzagako Hautesle Elkarteko mendi zinegotzia ere izan zen 2003-2007 agintaldian. Horrekin batera, Toki Eder elkarteko batzordeko kidea ere izan zen hainbat urtez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak