Udalean lanean urteak izan diren bi gatzagarrei 2000. urtean egin zizkieten beraien aurpegien figurak dituzten buruhandiak. "Eugenio Otxoak hiru legealdi bete zituen herrian alkate moduan, eta laugarrena hasita, Poloniara joan zen lan kontuengatik, alkatetza utzita. Horrekin batera, Pequeño, aldiz, erretiratu berri zegoen arren, Udal langilea izan da urte askoan. Hala, biak omentzeko egin ziren buruhandi hauek, afari batekin…" adierazi du Joanez Mendizabal kultura zinegotziak.
Gutxi erabiliak, pisuagatik
Gatzagan ospatzen diren san milixanak artisau ferian urtero izaten den Iruñeko artisau batek egindako piezak dira. "Garai hartan, Amaia Olabe zegoen kultura zinegotzi moduan, eta Iruñeko artisaua ezaguna zenez herrian, bereziki eskatu zioten hari hauek egiteko".
"Oso ondo eginda daude buruhandiak, baina oso pisutsuak dira. Horregatik ez ditugu askotan erabili; izan ere, jantzi eta erabili dituztenek ezin izaten dute beraiekin… eta denbora askoz jantzita eramatea ez da erraza. Hori horrela, Aretxabaletako buruhandiak ekarri izan ohi ditugu".
Buruhandiak karteletako ikur
2014ko jaietako kartelean ikur moduan jarri zituzten Otxoa eta Pequeñoren buruhandiak (argazkian ikusgai).