Leintz Gatzagako herriaren, kaleen, iturriaren, trenaren, bizilagunen, jaien eta Gatz Museoaren argazkien errepasoa egiten du.
Egindakoarekin "pozik"
"Bideoan zaharberritutako argazkien azken urratsaren aldaketa jaso dut; zuri beltzetik kolorera artekoa. Bi urte inguruko lana izan da, guztira, eta tarte horretan egindako lana honakoa izan da: argazkiak garbitu, handitu, eta zuri beltzetik kolorera arteko trantsizioa egitea. Pozik geratu naiz emaitzarekin", azaldu du Juan Luis Zabalak, Oroitzapenen ibilaldia proiektuaren egileak.
Gaineratu duenez, bi txandetan eman zuten ikus-entzunezkoa; lehenengoan 30 lagun inguru batu ziren eta bigarrenean, beste 25 lagun inguru. "Arrasatetik joandako batek, esaterako, bere aita Gatzagako trenbideko langilea zela esanda, zaharberritutako argazki batean bere aita ezagutu zuen, bitxikeria modura", dio Juan Luis Zabalak, Oroitzapenen ibilaldia proiektuaren egileak. Ekitaldia borobiltzeko, mokadutxo bat jan eta zerbait edateko tartea hartu zuten Toki Eder elkartean.