Gatza Traileko dortsal guztiak saldu dira (220), bost orduan

Imanol Beloki Unamuno 2025eko azaroaren 27a

Gatza Trail lasterketako promozioko irudi bat.

2026ko martxoaren 21ean egingo den Gatza Trail mendi lasterketaren berri eman eta kronoak.com helbidean izen-ematea domekan 09:00etan irekita, bost orduan amaitu ziren 220 dortsalak, guztiak. Antolatzaileak pozik daude izandako parte-hartzaile kopuruarekin, eta aste honetan zabaldu dute itxarote-zerrenda, kanpoan geratu diren korrikalari horiendako. "Bost orduan agortu zenituzten dortsalak. Sinetsi ezinik gaude. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez", azaldu dute antolatzaileek sare sozialen bidez.

Hamazazpi kilometro eta 1.050 metroko desnibela izango duen probako ibilbidearen berri ere eman dute, eta honako hau izango da: Pagoeder (3 km); Gure Ametsa (5 km); Usakoatxa (8,3 km); Hiruerreketa (10 km); Makatzgain (12,6 km); helmuga (17 km).

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak