Urtero bezala, elkarrekin bazkalduko dute Sorginek

Imanol Beloki Unamuno 2025ko mar. 7a, 10:09

Iaz, Gure Ametsa jatetxean bazkaltzeko batutakoak.

Martxoaren 8rako ekintzak antolatu dituzte Leintz Gatzagako Sorginak Emakume Taldeko kideek. 12:30ean batuko dira, plazan, poteoa egiteko, eta, ondoren, Gure Ametsa jatetxean bazkaria egingo dute, 13:30ean. 16:30etik 18:30era, berriz, Leire eta Dorleta trikitilariak izango dira bazkalostea girotzen, erromeria kantuekin.

Sorginak Emakume Elkarteko kideak azaldu duenez, urteroko hitzordua da Martxoaren 8aren bueltan Gure Ametsa jatetxean bazkaria egitea. "Adin guztietakoak mahai-inguruan batzeko denok gaude osasunez ondo; beraz, primerako hitzordua izaten da gazte eta adinekoak zein tartekoak batzeko eta egun ederra pasatzeko. 25 lagun inguru batuko gara, beste urte batzuen antzera, eta gero, musika izango dugu bazkalostea girotzeko. Gainera, martxoaren 29an, zapatua, Baionara egin nahi dugun irteerara jendea anima dadin ere aprobetxatuko dugu hitzordua".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak