Goizeko 11:00ak pasatxo iritsi dira lehenak. Hortik aurrera, poliki-poliki, gainerako guztiak heltzen joan dira. Urteroko ohitura moduan, jendetza animatu da Otxandiotik Gatzagako jaietara etortzera eta, bertakoek, ongi etorri beroa eskaini diete, janari eta edariz lagunduta. Batzuek, Dorletarainoko ibilbidea egin dute.