Leintz Gatzagako Andramaixetarako proposamen zabala aurkeztu dute

Imanol Beloki Unamuno 2024ko abu. 29a, 08:00

Iaz, Gatzagako jaien hasierako une bat.

Irailaren 6an, 7an eta 8an ospatuko dituzte Leintz Gatzagako Andramaixak, eta dagoeneko prest dute hiru egunetarako egitaraua. Ohiko egiturari eutsi arren, berrikuntzak ere badituzte programan, eta, autobus errefortzu berezia jarriko dute.

Dorleta Elkorobarrutiak, Leintz Gatzagako alkateak jaietako agurrean esan moduan, honelako jaiak izan behar dira Gatzagakoak: "Egunerokotasuneko kezkak, lan eta ardurak alde batera utzi, familian eta lagun artean gozatu eta jaiei dagokien kolorea emateko egunak".

Antolatzen aritu diren guztiei, eta, jai egun horietan boluntario gisa jai ederrak aurrera ateratzeko lanean ariko diren horiei ere eskerrak emateko aprobetxatu du. Honakoa gaineratuz, "herrigintzatik eta herrirako egin ditugun aurtengo jaiak ere bereziak izan daitezen, ahaztuko ez ditugun momentuak sor ditzagun: barrea, lagun artea eta gozamena izan daitezela osagai nagusiak eta errespetua oinarria. Egun berezi hauetan ezin ditugu ahaztu gurekin ez daudenak edo egoterik ez dutenak; haien omenez ere,
Altxa kopak eta gora bihotzak!"

Honakoa da Andramaixetarako prestatu duten egitaraua:

Irailaren 6a, egubakoitza

  • 18:00. Jaien hasiera, kanpai-joleen eskutik.
  • 18:15 Etxafleroak, txalapartariak eta bolo-boloa udaletxeko balkoitik.
  • 14:00 Nobena Dorletako Santutegian.
  • 19:30 Triki-poteoa.
  • 21:00 Bolatokiaren irekiera.
  • 22:00 Bolo txapelketa.
  • 22:30 Rock Kontzertuak: Armarri, Txakurrak, Maniaks eta Aggressive Combat taldeak.

Irailaren 7a, zapatua

  • 10:00-12:00 Arkuarekin tiro ekitaldia bolatokian.
  • 12:30-14:30 Latuna Bando txaranga.
  • 16:00-18:00 Oreka ikuskizuna eta jolasak.
  • 17:00 Briska eta mus txapelketa.
  • 19:30 Ogi eta gazta.
  • 20:00 Txistulariak.
  • 21:00 Nobena amaiera
  • 21:30 Herri afaria.
  • 24:00 Amaia DJa.

Irailaren 8a, domeka

  • 12:00 Otxandiokoei ongi-etorria.
  • 12:30 Meza nagusia Aretxabaleta Abesbatzarekin.
  • 13:00 Herri kirolak.
    • Harri jasotzaileak: Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez
    • Aizkolariak: Ugaitz Mugerza eta Julen Gabilondo
  • 17:00 Garratz taldearen kontzertua.

Irailaren 14a, zapatua

14:00etan Jubilatuen bazkaria.

17:00etan Harribil dantza taldearen Hegaldia ikuskizuna.

Bisita gidatu bereziak Gatz Museoan: 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gazteleraz izango dira irailaren 6an, 7an eta 8an

Errefortzurako autobusak

Garraio publikoa erabiliz Leintz Gatzagara joateko errefortzurako jarriko diren autobusen ordutegia ere zein izango den adierazi dute Udaletik. Honakoa izango da irailaren 6koa:

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak