17:30ean hasi dute kontzertua. Arrasateko eta Elorrioko kideek osatutako taldeak haien Hau ez da irratian entzuten eta Arnasak estu hartzeraino diskoetako kantuekin girotu dute herria eta bertaratu direnak erraz sartu dira haien jokora. Herriko jaien azken egunean rock kutsua emateko eta jendea haiekin batera eramateko prest etorri dira.