Herriko belaunaldi guztiak batu dira gaurkoan entsalada eta saiheskia jateko lagunartean. Edariarekin eta ogiarekin lagunduta, ez zaie ezer falta izan. Herriak eginiko janaria, herriarentzat. Aurten, gainera, belaunaldi erreleboa egin dute janariaren prestaketan eta gazteek hartu dute parrillaren ardura. Kuadrilla ugari bildu dira herriko jaiak bizirik mantentzeko eta giro paregabeaz gozatzeko.