Abesti internazional eta euskal kantuen bertsioekin herritarrak gerturatzera gonbidatu dituzte, bixamonarekin zeudenak esnatuz eta jaiei giro ezin hobea emanez. Plazan hasi dute emanaldia eta, ondoren, herritik joan dira kaleak alaitzen. Eguraldia ere lagun izan dute. Bizilagun batzuk seme-alabekin batera dantza egitera animatu dira.