Arkuarekin tiro erakustaldia Gatzagan, Axtroki taldearen eskutik

Beñat Arizabaleta 2024ko irailaren 7a

Eskoriatzako Axtroki Arku Tiro taldeko kideek erakustaldia egin dute Gatzagako Andramaixetan.

Kirol hau herrira gerturatzea eta jendeak kirol honetaz gozatzen ikastea lortu nahi dute, jendea taldera erakartzea. Horregatik, erakustaldia egiteaz gain, Leintz Gatzagako bizilagunei ere eskaini diete arkuarekin tiro egiteko aukera. Haur, gazte eta helduak bertaratu dira ekintza honi aukera bat ematera. Axtroki Arku Tiro taldekoak pozik agertu dira izan duten harrerarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak