Otxandiokoen etorrerarekin batera, meza egongo da Aretxabaletako abesbatzarekin, eta ostean hasiko dira herri kirolak.
Harria jasotzen Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez harri-jasotzaile oriotarrak arituko dira. Harri-jasotzaile gazteek harriarekin jasoaldiak egingo dituzte, eta, erakustaldiaren ostean, beteranoagoen txanda izango da. Izan ere, Ugaitz Mugerza mutrikuarra eta Julen Gabirondo urnietarra aizkorarekin izango dira erakustaldia egiten.
Garratz taldea, 17:00etan
Arratsaldeko bostetan, Arrasateko Garratz taldearen kontzertuarekin borobilduko dituzte Gatzagako jaiak.