Eugenio Otsoaren omenezko bigarren bola-txapelketa jokatuko dute egubakoitzean

Imanol Beloki Unamuno 2024ko uztailaren 11

Iaz, Eugenio Otsoa bola-txapelketan.

Bigarren urtez arituko dira gatzagarrak, bola-jokoan Eugenio Otsoaren omenez. Egubakoitzean, 22:30ean hasiko da txapelketa eta izen-ematea egunean bertan egin beharko da, saioa hasi aurretik.

Eugenio Otsoa oroitzeko bola-txapelketa jokatuko da egubakoitzean, 22:30ean. Iaz jokatu zuten lehenengo edizioa, eta bigarren edizioa antolatu dute aurten, Eugenio Otsoak zuen desioa betetzeko.

Iaz, Eugenio Otsoaren omenezko lehen bola-txapelketako talde argazkia.

"Eugenio Otsoaren eguna uztailaren 14an da, Pobre de mi egunean; aurten, domekan. Baina kontua da Bizkaiko txapelketa ere jokatzen dela egun horretan. Hori horrela, egubakoitzean, ibiliko gara", Juanito Bengoa gatzagarrak azaldu duenez. Gaineratu duenez, Otsoaren egunaren bueltan urtero antolatzen jarraituko dute bola-txapelketa.

21:00etan irekiko dute

Izen-ematea egunean bertan egingo da, eta, horretarako, parte hartu nahi duenak hamar euro ordaindu beharko ditu. "21:00 aldera irekiko dugu bolatokia, eta lehiaketak ordubete eta erdi inguru iraungo du, gutxi gorabehera. Iaz, 80 pertsona inguruk jardun genuen, eta, aurtengo kopurua aurreikustea zaila den arren, 50 lagun batuko gara, seguru".

Eugenio Otsoa bigaren bola-txapelketako kartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak