Txapelketan 64 lagunek hartu dute parte eta txapelduna izan da Mateo Goenaga; haren atzetik geratu dira Zuhaitz Ezkurra, Juan Mari Arrese, Pedro Gomez eta Javier Osoro; gatzagar onena, ostera, Beñat Oñaderra izan da.
Izenik gabeko bolatokia zuten gaur artean gatzagarrek, baina dagoeneko izenpetu dute: Eugenio Otsoa izango da aurrerantzean. Hain justu, otsailean hil zen Gatzagako alkate izandakoa, Gerra ezizenez ezaguna, eta plaka bat jarri dute haren omenez. Are, lehen tiraketaren ondoren bertaratutakoek bertso bat abestu dute Mexico lindo doinuan, han izan baitzen zenbait aldiz lan arrazoiengatik. Hiru txirlo torneoa bukatutakoan talde argazkia ere atera dute.
Txapelketan 64 lagunek hartu dute parte eta txapelduna izan da Mateo Goenaga; haren atzetik geratu dira Zuhaitz Ezkurra, Juan Mari Arrese, Pedro Gomez eta Javier Osoro; gatzagar onena, ostera, Beñat Oñaderra izan da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.