Kamioi bat trabatuta geratu da Gatzagako semaforo parean

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urt. 24a, 16:36

Leintz Gatzagako herri sarrerako semaforoa dagoen tokian kamioi bat geratu da trabatuta. Goizean, AP1ean, Legution izan den istripuaren ondorioz, zenbait ibilgailuk Eskoriatzatik Gatzagarako bidea hartu dute, errepide zaharretik, Arlaban mendateko bidea hartu beharrean, eta, horietako bat izan da bertan geratu dena ez atzera eta ez aurrera. Hala, Gasteizerako norantzan joan nahi duenak Arlaban mendateko bidea hartzea gomendatzen du Trafiko Zuzendaritzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak