Bi kamioien artean Legution izandako istripuak auto ilarak sortu ditu Eskoriatzan, AP1-ean

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urtarrilaren 24a

Istripuak auto ilarak sortu ditu, Eskoriatzan, AP1ean, Mazmela parean.

Bi noranzkoetan itxi dute errepidea, AP1ean,  111 kilometroan, Legution, Gasteizko norantzan izan den istripuaren ondorioz. Bi kamioien artean gertatu da istripua eta Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da. Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, gidarietako bat ospitaleratua izan da. Istripuak auto ilarak sortu ditu, Eskoriatzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak