'Hegoko Iparra' kantua grabatzen ibili dira Shot! estudioan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ots. 12a, 11:38

Ziardegi, ezkerrean eserita, beste musikari batzuekin.

Gatz Bidea egitasmoaren bueltan sortu dute kantua. Konpositorea Aitor Ziardegi aretxabaletarra izan da, eta musikari mordoa ibili dira grabazioan.

"Badira urte batzuk Gatzagako herritarrak hasi zirela Gatzagara doan bidea ondo jartzen... eta, lan guzti hori aldarrikatu edo ikusgarritasuna emateko abesti bat sortzea erabaki zuten. Eskatu zidaten ea egingo nuen abestia", dio Hegoko Iparra kantua sortu duen Aitor Ziardegik. Bada, atzo, zapatua, abestiaren grabazioa egin zuten Arrasateko Shot! estudioan.

"Instrumentu asko daude abestian: 09:00etatik gaude estudioan, eta ordubeteko tartearekin konbokatu ditugu musikariak. Eguna luze doa baina gustura", nabarmendu du Ziardegik. Abestiak, oinarri moduan, bateria, baxua, gitarra eta pianoa ditu, eta, horrez gain, buzukia –harizko instrumentua–, biolina, biolentxeloa, fagota, tronpa eta bonbardinoa ere badaude. Atzo, arratsaldean,  ahotsak grabatu zituzten; umeena eta nagusiena. Ziardegik dio abesti lasaia dela, baina letra indartsua duena... "zelta kutsua du", gaineratu du.

Behin abestia grabatuta bideo bat egiteko asmoa dute, eta "ondoren herriak erabakiko du... pentsatzen dut ikusgarritasuna emango diotela".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak