Gatz Bidearen gaineko 'Hegoko iparra' kantua aurkeztuko dute

Gatz Museoko harreragunean musikariak entseatzen.

Gatz Bidearen bueltan sortu berri duten Hegoko iparra kantua aurkeztuko dute domekan Leintz Lotzen egitasmoko kideek.

Kantuaren aurkezpenaren aurretik, baina, oinez Eskoriatzatik Gatzagara oinez igotzeko deialdia irekia egin dute, eta animatzen denarentzat ura, sagardoa eta ardoa jarriko dute Leintz Lotzen taldekoek. Horrekin batera, mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte norberak eramandako bazkaria egiteko, 14:15 bueltan, plazan.

Abestiaren aurkezpenean, kantuari musika eta ahotsa jarri dioten musikari guztiak bertan izango dira, eta hitzak banatuko dituzte bertaratuek abesteko; eta, horrekin batera, beste hiru-lau pieza eskainiko dituzte. Konpositorea Aitor Zilardegi izan da eta bailarako hainbat musikarirekin egin dute kantua; tartean, lau gatzagarrekin.

Ekarpenak jasotzeko panela

Kantua aurkeztearekin batera, panel bat jarriko dute, bidea egiten dutenek iritziak, ekarpenak eta abar egin ditzaten eta, horrela, Gatz Bidean zehar egin beharrekoak batzeko.

Kantua:

HEGOKO IPARRA

ESKUBIDEA, ARNASBIDEA, GURE BIDEA,

GATZ-BIDEA

IZAN ZUTABE GEROAN JABE
EZ DEIN GELDITU BIDERIK GABE HERRI HAU BIDEGABE

GATZETIK SORTUA ARBEL ETA HARRI LABANEN ALTZOAN HERRI GOTORTUA ORBEL ETA GATZ BIDEAREN ALBOAN

EMAN BIDEARI ARNASA, HAUSPOA, INDARRA IZAN BAILARAREN HEGOKO IPARRA

BIZIBIDEA, HERRIBIDEA, NAPARBIDEA,

GATZ-BIDEA

LEINTZEN GAINEAN MENDEEN JOANEAN JARRAITU DAIGUN TXAR NAIZ ONEAN BAINA BETI BIDEAN

GATZETIK SORTUA ARBEL ETA HARRI LABANEN ALTZOAN HERRI GOTORTUA ORBEL ETA GATZ BIDEAREN ALBOAN

EMAN GATZAGARI ARNASA, HAUSPOA, INDARRA IZAN BAILARAREN HEGOKO IPARRA ********
IZAN ERRESUMA ZAHAR BATI EUSTEKO KATEA BAILARAREN ITURRIA TA ATEA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.