Gatzaren kultura sustatzeko, label kalitateko jaia domekan

Imanol Beloki Unamuno 2022ko urr. 20a, 13:04

Gatzaren Eguneko edizio batean, bertako produktua saltzen.

Gatzaren Egunaren seigarren edizioa ekintzaz beteta egongo da, bi gune nagusirekin: plaza eta museoa.

Gatzagako ondareari balioa emateko, Gatzaren Eguna ospatuko da domeka honetan. Gaur egun, zero kilometroko gatza ekoizten da herrian, Eusko Label kalitatekoa, eta, beraz, produktu izarra ez da faltako bertan, baina, gatzaz haratago, bertako eta sasoiko produktuak ere izango dira gatzaren eta produktu ekologikoen azokan. Guztira, hogei postu inguru izango dira San Migel enparantzan, eta hura izango da jaiaren erdigune.

Azokan, barazkiak, ardi- huntz eta behi-gazta, eztia, ogia, marmeladak, haziak, olioa, eta beste hainbat elikagai aurkitu ahal izango dira, besteak beste. Gainera, nekazaritza eta elikadura ekologikoari buruzko informazio-panelak eta Biolur-en informazio puntua ere izango dira bertan bisitarientzako. Ia hogei parte-hartzaile izango dira azokan, gehienak, Gipuzkoako ekoizleak izango dira, baina Bizkaia, Araba edo Nafarroatik etorriko direnak ere izango dira Gatzagako plazan.

Azokako postuak:

Barazkiak: Askasibar eta Jose Lonbide

Gazta: Aldaba zahar (Ahuntz gazta eta ogia), Mendibitzu (Ardi gazta), Pikunieta (Ardi gazta), Amaia Laskurain (Ardi eta behi gazta)

Marmeladak: Beltzitina

Olioak: Luz Juanmartiñena

Gatza: Gatz Museoa.

Landareak: Ekoudalatx

Sagardoa eta ozpina: Aitor Ezmendi

Berakatzak: Placido Tainta

Pasta: Pasta Martinelli

Arrain kontserbak: Zamudioko kontserbak Garavillati

Arropa: Mireia Segura

Informazioa: Mankomunitatea eta Biolur

Hala ere, goiz osoan zehar bestelako hitzorduak ere izango dira: mendi ibilaldiak, zurezko plaza jokoak, Jakoba Errekondoren kontsultategia, Bizitza kontzienterako errezetak izenburupean, sukaldaritza tailerra, bisita gidatuak Gatz Museoan, gatz-xaboiak egiteko tailerra…

Sukaldaritza tailerra

Bizitza kontzienterako errezetak erakustaldia eta EKO dastaketa izango dira domekan, azpimarratzeko hitzorduak. Osoa Cooking-en eskutik, 12:00etatik 14:00etara bitartean izango dira saioak, eta, Biolur elkartearen iritziz, "pozgarria da horrelako udal txiki batek Gatz Eguna antolatzea, eta bertako ekoizpenari eta elikadurari garrantzia ematea. Badira urte asko Biolurrek azoka antolatzen parte hartzen duela, eta aurten ere hor izango gara, bertako elikagai ekologikoak herritarrek zuzenean eskuragarri izateko. Aurten mankomunitateak lagunduta sukaldaritza erakustaldia izango da Osoa Cooking-en eskutik, eta bertan Anek errezeta bat prestatuko digu, eta lehengaien eta ekoizpenaren inguruan arituko da".

Beste bi aukera interesgarri

Mendi ibilaldiei dagokienez, bi proposamen egin dituzte: Gatz kulturak eman digun paisaia eta bioaniztasuna eta Gatzaga mendebaldeko pagadietan zehar. Horietan izena emateko aukera dago oraindik, Debagoieneko Mankomunitatera deituz –943 79 64 63 / 943 71 89 11–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak