Irailaren 10ean izango da Canti Vaganti antzerki taldearen saioa. Bruno Gullo eta Kateleine Van der Maas artistek Siempre en camino ikuskizun musikala eskainiko dute, eta oholtza gainean bufoi baten historia kontatuko dute bi antzezleek. Bufoia nazkatuta dago artista ibiltari gisa duen bizitzarekin, normala izan nahi du. Baina saioaren ardatza ikusleei haren pasioa deskubritzea izango da, diziplina askoko saioa eskainita.